BAke mezuak
Data: 2021(e)ko Abenduak 30
Arloak:
Bakea
Adina:
- 3-5
- 6-8
- 8-10
- 10-12
- 12-14
- 14-16
- 16-18
Helburuak :
- Munduan bake-agente gisa dugun rolaren inguruan kontzientziatzea.
- Elkarrekin lan egitea bakea lortzeko
- Mozambikeko presentziaren errealitatea ezagutzea.
Valoración:
Beste urte batez, ekintza nagusiaren bidez, bakearen aldeko pauso bat ematen dugu gure zentroan, ikastetxean edo parrokian. Izan gaitezen munduak behar duen aldaketa, eta ospatu dezagun elkarrekin Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko eskola eguna.
Ikasturte honetako zirkunstantziak direla eta, jarduera banaka egingo du gela, ikasturte edo ziklo bakoitzak (ikastetxe bakoitzaren araudiaren arabera), baina horrek ez du esan nahi gure konpromisoa txikiagoa denik egun garrantzitsu honetan.
Gu izan behar gara aldaketaren motore, gure gela, auzo eta familietan bakea egon dadin. Bakearen aldeko aldaketa honek muga guztiak gainditu beharko ditu eta munduko txoko desberdinetara iritsi beharko da. Txoko horietako bat Mozambiken aurkitzen da. Ikasturte honetan, 5 urte beteko dira eskolapioak Mozambiken daudenetik, Minheuene herrian hain zuzen ere.
Hobeto ezagutu nahi duzue nolakoa den Mozambike? Misio honetan lan egiten duen Dialomao eskolapioak azalduko digu hobeto nolakoa den Mozambike, zein proiektu sustatzen ari garen eta zein egoeratan dauden une honetan herrialdeko gatazkak.
Nola irits araziko diegu bakea eskolako neska-mutikoei?
BAKE-MEZULARIEN bidez. Gela bakoitzean, bake mezu bat prestatuko dugu elkarrekin Minheuene-ko lagunentzat. Txikienek marrazki bat egin dezakete, nagusiagoek berrik gutun bat idatz dezakete.
Mezuak prestatuta ditugunean "postari" bat etorriko da gelara eta mezu guztiak jasotzeaz arduratuko da. Gainera, polita izan daiteke mezu-kate bat egitea eta gela bakoitzean postariak aurreko geletan jasotako mezuak erakustea.
Baina hemen ez da dena amaitzen, zuek animatzeko proposamen alai bat dugu. Aurten Macaco taldearen “Mensajes de Agua” abestiaren erritmoarekin dantza egingo dugu. Ikasgelan edo eskolako ospakizunean dantzatu, abestu edo grabatu dezakezue eta animatzen bazarete, sare sozialetan partekatu dezakezue #tuereselcambio hashtag-arekin.
Hemen entzun dezakezue abesti hau: https://www.youtube.com/watch?v=9oKesiDF4A0
Jarduera hau 2022ko Bakearen Kanpainaren esparruan proposatzen da: ZEU ZARA ALDAKETA