Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Hobeto eztabaidatzeko tipak

Data: 2022(e)ko Urtarrilak 03

Arloak:
Bakea

Adina:

  • +18

Helburuak :

    • Gure ingurune hurbilenean sortzen diren gatazkei buruz hausnartzea.
    • Jarrera pertsonalak eta kristauak proposatzea, eguneroko errutinan bake-giroak sortzen laguntzeko.
    • Gazteen artean enpatia sustatzea eta aurreiritzietatik haratago erlazionatzen ikastea.

Autor: Pérez, L. [@cuentaseloalucia] (2021, diciembre). 5 tips para discutir bien

Adjuntos:

Valoración:

(1 votos, promedio:
Loading...
 

“Gatazkak aukera bat dira gehiago eta hobeto maitatzeko." (Lucía Pérez, 2021)

SENTITU

Bikoteka prestatuko dira gatazka-eszenak, erantsitako dokumentutik abiatuta, Role playing gisa. Eszenifikazioaren ondoren, gatazkaren erdian nola sentitu diren partekatuko da; are gehiago, taldeko kide bakoitzak pertsonalki bizi izan dituen antzeko egoera batzuk partekatuz ere itxi daiteke gogoeta hori.

IMAJINATU:

talde osoaren artean aztertuko dira bestelako egoera bat sor dezaketen jarrerak, “ondo eztabaidatzeko tipak" proposamen gogoetatsuan oinarrituta.

ALDATU

Bilera amaitzeko, otoitz erraz bat prestatzen da, gure ingurune hurbilenean errespetuzko, tolerantziazko, barkamenezko eta bakezko giroak sortzeko pertsona eta komunitate modura prest egoteko lagunduko diguna,. Bakerako tresnak eta aldaketarako eragileak izateko otoitz egitea.

Otoitz honetarako erabil daitezkeen material batzuk iradokitzen dira.

 

Iturriak: Pérez, L. [@cuentaseloalucia] (2021, diciembre). 5 tips para discutir bien. Lotura;


Jarduera hau 2022ko Bakearen Kanpainaren esparruan proposatzen da: ZEU ZARA ALDAKETA