ELKARBANATZEAREN esperimentua
Data: 2023(e)ko Azaroak 18
Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Garapen jasangarria
Adina:
- 10-12
Helburuak :
- Bidegabekeriaz jabetzea, munduko baliabideen banaketa desorekatuari dagokionez.
- Elkarbanatzean oinarritutako jarrera natural eta gizatiarraren inguruko hausnarketa.
- Elikagaiak alferrik galtzea saihesteko ohitura batzuk aldatzea.
- Ebanjelioa hobeto ezagutzea.
Autor: Video AYUDA EN ACCIÓN (2012)
Adjuntos:Valoración:
Gure Calasanz Kideak taldean antzeko zerbait egitea da honen helburua, elkarbanatzeko izaerari eta munduko baliabideen banaketa desorekatuari buruz hausnar dezaten. Batez ere elikagaien horniduran.
SAIOAREN AURRETIK:
Saio hau festa-giroan prestatu dezakegu: ikasturte amaiera, Gabonak baino lehen egindako azken bilera, Calasanzeko astea, taldekide baten urtebetetzea…
Bazkari edo merienda berezia egingo dugula esango diegu. Bi aukera ditugu: guk prestatzea edo bakoitzari zerbait ekartzeko eskatuz bazkari partekatu bat lortzea.
SAIOAREN HASIERA:
Bazkariaren zati bat banakako razioetan banatuta eta estalita izango dugu, ikus ez dadin. Ikusi dugun bideoan bezala egingo dugu. Bizi izan dugun bidegabekeriaren hausnarketaren ondoren, otoitz egin dezakegu bere janaria elkarbanatzeko prest ez dagoen norbaten ondoan dagoenaren alde eta Eskerrak eman, Jainkoak egunero oparitzen digun guztiagatik.
Ondoren, bazkari guztia mahai gainean jarriko dugu eta elkarbanatuz gozatuko dugu.
SAIOAREN AMAIERA:
Oso garrantzitsua da janaria soberan ez gelditzea, eta geldituko balitz, ondoren erabiltzeko ideiaren batean pentsatzea., trikimailu batzuk uzten dizkizuegu, ekarri duten janari gehiena zaborrontzian buka ez dadin:
- Platerak banatzea, bakoitzak bere ustez jango duena zerbitzatzeko. Bi aldiz errepikatzea hobe dela azpimarratuko dugu, amaitu ezin duzuna botatzea baino.
- Musika lasaigarria jarri, jateko eta jolasteko presarik egon ez dadin. Gozatu dezagun momentuaz.
Arduera hau 2023-24 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da.




