Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Bakearen alde Janzten

Data: 2024(e)ko Urtarrilak 04

Arloak:
Bakea

Adina:

  • 6-8

Helburuak :

  1. Emozio desatseginak identifikatzea.
  2. Gatazkak konpontzeko teknika baketsuak ikastea.
  3. Gatazkak modu autonomoan konpontzea.

Autor: IG: @brightfuturescounseling

Adjuntos:

Valoración:

(2 votos, promedio:
Loading...

Iraupena: 50 minutu.

Beharrezko materialak:

  • - Margoak
  • - Goraizeak
  • - Kola
  • - Fotokopiak (1. eranskina)
  • - Soka eta klipak edo pankartarako paper luzea
 

1.unea. Otoitza. San Mateoren Ebanjelioaren egokitzapena (Mateo 5, 38-48). Bi ume eta Jesusen arteko elkarrizketa da ondoren irakurriko duguna:

    • JESUS: Begira, badakizue burugogorrak izateagatik," ojo por ojo, diente por diente" esan digutela beti, baina nik esaten dizuedana hauxe da: Ez egin minik inoiz inori.
    • HAURRA 1: Bai Maisu, baina norbaitek izorratzen dizunean... badakizu...
    • JESUS: Bai badakit, baina norbaitek eskuineko masailean zaplazteko bat ematen badizu, beste masaia erakutsi; norbaitek km batez laguntzeko eskatzen badizu, lagundu bi; eskatzen dizunari, emaiozu, aitzakiarik jarri gabe.
    • HAURRA 2: Eskatzen diguzun hori oso zaila da.
    • JESUS: Zoriontsu izan nahi duzue? Nire jarraitzaileak izan nahi al duzue?
    • HAURRA 2: Bai, noski.
    • JESUS: Benetan zoriontsu izan nahi baduzue, maitatzen ikasi behar duzue. Ezin duzu bakarrik ondo erortzen zaizuna maitatu. Gaizki erortzen zaizun pertsona hori ere maitatu behar duzu.
    • HAURRA1: Baina Jesus, hori betetzea oso zaila da! Gainera, zer gertatzen da iraintzen banaute?
    • JESUS: Benetan maite duzunean bakarrik, ulertuko duzu zer esan nahi duen gure Jainkoaren seme-alaba
    • HAURRA 2: Orduan... Guztiok maitatu behar ditugu gaizki erori arren?
    • JESUS: Horrela bakarrik izango gara gure aita Jainkoaren seme-alabak. Izan ere, maite zaituztenak maite badituzu, ez duzu inongo esfortzurik egin. Hori mundu guztiak egiten du.
    • HAURRA 1: Hori egia da. Baina oso zaila da hau betetzea eta bakarrik gera zaitezke.
    • JESUS: Ez da zaila sinplea da eta, gainera, ulertzeko modu bakarra dago: guztiok anai-arrebak gara eta guztion bizitza zoriontsua izatea lortu behar dugu. Jainkoaren eredua jarraituz eta berak maite gaituen bezala maitatuz.
    • HAURRA 2: Oso ondo Maisu, esaten diguzun hau guztia egiten saiatuko gara, baina lagunduiguzu.
    • JESUS: Ez kezkatu. Nitaz fidatzen denak badaki ni beti zuekin nagoela
   

2.unea. Elkarrekin hausnartuz

Gaurko irakurketa honetan Jesusek oso gauza zaila eskatzen digu: min egiten digutenei maitatzea. Jesus jaio aurretik, aspaldi, norbaitek min ematen bazizun, zuk itzuli egin behar zeniola idatzita eta araututa zegoen; norbaitek jotzen bazintu, zuk bera jo behar zenuen. Guzti hau ezaguna egiten zaigu, baietz? Batzuetan, norbaitek iraintzen edo patioan jotzen gaituenean, bueltatzeko gogoa ematen digu, baina badakizue, horrela denok haserretzen garela eta ez dela gatazka konpontzen, areagotu baizik.

Baina nola maita dezaket patioan gol bat sartu behar dudanean falta bat  egiten didanari? Adibidez, horrelakoetan besteak maitatzeko modu oso polita, 10 arte kontatu eta arnasa hartu ondoren, pertsona honengana hurbildu eta  hori ez zaidala gustatzen, mesedez, ez errepikatzeko eskatzea da. Eta eraginik ez badu? Ba beste pertsona bati laguntza eskatzen diogu (irakasle bati, adibidez). Gure hitzekin defendatzea oso zaila da, helduei ere asko kostatzen zaie. Izan ere, badakizue munduan lurralde asko daudela borrokan, Ukraina eta Errusia, esaterako. Zergatik ari dira borrokan? Zaila da azaltzea, are gehiago justifikatzea, badakizue nagusiek batzuetan gauzak gehiegi zailtzen dituztela, baina agian ulertu ahal izango duzue, batak bestearen gauzak nahi dituelako. Hori batzuetan guri ere gertatzen zaigu eta ez dago ondo.

Horregatik, gaur beste modu batzuk ikasiko ditugu ikaskideen artean izan ditzakegun borrokak konpontzeko. Ondo ikasten badugu, gure anai-arrebekin, gurasoekin eta abarrekin ere erabili ahal izango ditugu.

Goazen saiatzera!

 

3.unea. Sormen proposamena

Arazoak konpontzeko pista ezberdinez osatuta dauden panpinak margotu, moztu eta pegatuko ditugu. Panpinak jantzi behar dira eta arropa bakoitzean esaldi bat azalduko zaigu.

  1. Nola sentitzen naiz (txanoa).
  2. Zergatik (soineko edo galtzak).
  3. Nola konpondu genezake (botak).

Fotokopia bakoitzean, lau egoera ezberdin dituzten bi panpin agertzen dira. Ikasleek gustukoen duten konbinazioa aukeratu ahal izango dute. Banaka edo binaka lan egin dezakete,  dugun denboraren arabera. Panpinak moztu ondoren, soka batean itsatsi eta zintzilika daitezke, edo denak batera paper zuri batean itsatsi.


Rachel Davisen jarduera batean oinarrituta (IG: @brightfuturescounseling)


Jarduera hau 2024ko Bake Kanpainaren testuinguruan proposatzen da