Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Neska batek bezala

Data: 2021 October 22, Friday

Areas:
Hezkidetza

Adina:

  • 12-14 años
  • 14-16 años
  • 16-18 años
  • +18 años

Helburuak :

Berdintasunaren ideian sakontzea, gizonezkoen eta emakumezkoen ereduen eta gazteek euren nortasuna eraikitzeko ispilu gisa ikus ditzaketen estereotipoen baliozkotasuna kontrastatuz.

Autor: Guía Didáctica para la coeducación y la prevención de la Violencia de Género en Educación Secundaria del equipo ÁGORA para el ayuntamiento de Camargo.

Valoración:

(1 votos, promedio:
Loading...

Bigarren Hezkuntzan hezkidetzarako eta genero indarkeriaren prebentziorako ÁGORA taldeak Camargo-ko Udalarentzat egindako gida didaktikotik ateratakoa.

Jarduera hau "Zer esan nahi du gizon izateak?" jardueraren aurretik edo ondoren egitea proposatzen dugu

Ikasleek "Like a Girl" film laburra ikusiko dute. Bertan, hainbat neska-mutil erakusten zaizkigu, hainbat ekintza (korrika egitea, borrokatzea, zerbait botatzea, etab.) neskek bezala egitea eskatzen zaienak. Bideoan ikus daiteke jende helduagoak tradizionalki feminitateari lotutako portaera estereotipatuak dituztela; batzuek irain gisa ere ikuste dute (“neska batek bezala” egitea ona den galderari askok erantzuten diote umiliazioaren antzekoa dela); hala ere, gazteenek ez dute irudikapen hori edo, behintzat, nahasiagoa da.

Galderak hauek erantzungo ditugu:

Zer egiten dute adinekoek?

Eta gazteenek?

Zerbait neska batek bezala egitea ona dela uste duzu?

Iraingarria edo umiliagarria den zerbait erreparatu duzu?

Inoiz entzun edo bizi izan al duzu horrelako egoerarik?

Neskek eta emakumeek gaitasun bera dute korrika egiteko?

JARDUERAREN ONDOKO HAUSNARKETA: Mutilen eta nesken arteko desberdintasunak ikustaraztea: gure errealitate sozialean ikasitakoaren ondorioz gertatzen dira, baina ez neska edo mutil izateagatik. Ez dugu pentsatu behar zerbait «neska batek bezala» egitea txarra denik.


Hemen duzu “Zer esan nahi du gizon izateak?” jarduera, aurrekoaren helburu berdinak dituena eta osagarri gisa erabil daitekeena. Ikasleek telebistako bi iragarki ikusiko dituzte. Alde batetik, "BLAZE Ser un hombre" iragarkia, maskulinitate hegemoniko eta estereotipatuagoaren profilarekin bat datozen gizonen irudiak erakusten dizkiguna. Eta bestetik, "Gillette el mejor hombre que puedas ser".

 BLAZE - HAY QUE SER MUY HOMBRE...

GILLETE-REN “EL MEJOR HOMBRE QUE PODRÍA SER” IRAGARKIA

Binaka, ikasleek galdera hauei erantzungo diete:

Zein hartzaileri dago zuzenduta iragarki bakoitza?

Zein mezu helarazi nahi duela uste duzu lehen iragarkiak?

Eta bigarrenak?

Gizonen zein ezaugarri nabarmenduko zenituzke iragarki bakoitzean?

Ba al dago atentzioa eman dizun zerbait?

Zure ustez, nolako gizonak dira miretsienak?

Uste duzu bortitza ez izateak horren gizon ez izatea esan nahi duela?

Ideiak partekatzea eta eztabaida:

Bi bideoak aztertu ondoren, benetan gizona izatea zer den eta gizon izateko modurik egokiena zein dela uste duten eztabaidatuko dugu. Halaber, gizon izatearen ezaugarri garrantzitsuak deskribatzeko gonbita egingo diegu

jardueraren ondoko hausnarketa: ikasitako ereduak aldatzearen garrantzia nabarmentzea eta izaera osasuntsuago eta berdinzaleagoak proposatzea.


 Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: