KSI Elkartasuna
Data: 2021(e)ko Urriak 25
Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Adina:
- 3-5
- 6-8
- 8-10
- 10-12
- 12-14
- 14-16
- 16-18
- +18
Helburuak :
- Elkartasunaren kontzeptuari eta ikasle bakoitzak elkartasuna bizi duen moduari buruzko hausnarketa sortzea.
- Ikasturte honetako elkartasun kanpaina ezagutzea.
- Ideiak, pentsamoldeak eta sentimenduak sormenezko modu batean adieraztea.
Valoración:
Kanpainaren bideoari buruzko KSIa (kolorea, sinboloa, irudia).
Kanpainaren bideoa proiektatuko da (hartarako sarbidea errazteko, QR kodea jarriko da jardueran)
- Bideoari buruz hitz egingo da (hartzaileen adinaren arabera alderdi jakin batzuetan sakonduko dugu)
- Jarduera osatuko da aukeretako batzuekin eta alderdi hauetan jarriko dugu arreta: KOLOREAn, elkartasuna gogora ekartzen digun kolore bat margotuko dugu eta kolore hori aukeratu izanaren arrazoia azalduko dugu. SINBOLOAn, sinbolo baten bidez adieraziko dugu solidarioagoak izateko egin dezakeguna. Halaber, sinbolo hori aukeratu izanaren arrazoia azalduko dugu. IRUDIAn, irudi bat marraztu edo itsatsi behar dugu, mundu solidarioago bat nolakoa izango litzatekeen adierazten duena.
- Ikasle txikienen kasuan (3-6 urte) horma-irudi handi bat egin daiteke taldean eta ondoren nonbait zintzilikatu ikusgai egon dadin.
- Jarduera banaka eta talde kooperatibotan egin daiteke, hau da, lehenik talde kooperatibotan egin eta ondoren banaka irudikatu.
- Halaber, ikasle helduenek jarduera prestatu dezakete eta ondoren adin desberdinetako ikasleak binaka jarri daitezke jarduera elkarrekin egiteko. Ikasle zaharrenak ikasle gazteenarekin jarduera egiteko ardura hartuko du (adibidez, 14 urteko ikasle bat 8 urteko batekin)
Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: