Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Goazen eskolara

Data: 2022(e)ko Azaroak 08

Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea

Adina:

  • 3-5

Helburuak :

Ikasleak haiek bezalako beste haurrek eskolara joateko dituzten zailtasunez jabetzea nahi dugu.

Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...
Aurreko jarduera: irakasle taldeari gonbidapena egiten zaio Itaka-Escolapios-en barnetegietako aktak berrikusteko, hausnarketa lotu eta informazioa ikasle-taldera egokitzeko. (1. eranskina) SENTITU:

1. "Ezeren lau txoko txikietarako" ipuina ikusiko dugu. . (https://www.youtube.com/watch?v=DBjka_zQBdQ)

2.Ipuinari buruz hitz egiten eta hausnartzen dugu: Zer gertatzen zaio “Cuadraditori”? Arazoren bat zuen? Zaila izan al zaizu irtenbidea aurkitzea? Zergatik sartu nahi zuen “Cuadraditok” etxera? Etxe handia bere eskola zen?

  1. Joan al daitezke eskolara munduko neska-mutiko guztiak, beste herrialde batzuetan bizi direnak? Garrantzitsua al da eskolan sartzea?

IMAJINATU

  1. Batzarrean, goizean eskolara nola iristen garen (oinez, patinetean, kotxean) eta hara iristeko zenbat denbora behar dugun (urrun bagaude, gertu, oso nekatzen bagara...) hitz egingo dugu. . Zer gertatuko litzateke eskolara iristeko goiz osoa beharko bagenu? Egunero etorri gintezke?
  2. Aurreko galderei irtenbideak bilatu eta barnetegietako argazkiak aurkeztuko ditugu (ikus 2. eranskina).

ALDATU

Margotu etxera eramango duten barnetegi baten marrazkia, euren familiei barnetegia zer den eta neska-mutilak nola bizi diren azaltzeko Itaka-Escolapios-eko barnetegietan.

3 urte: Margotu eta markatu etxetik barnetegirako bidea (3. eranskina)

4 urte: Margotu eta ezagutu zer egiten duten barnetegian (4. eranskina)

5 urte: Papiroflexia barnetegi bat egiteko aukera etxera eramateko. Jarri Escolapios-en logotipoa. (5. eranskina)

                Tutorialerako esteka (https://es.wikihow.com/hacer-una-casa-de-origami)

 


Jarduera hau 2022-23 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da