Gure lekua, gure eskubidea.
Data: 2023(e)ko Azaroak 16
Arloak:
- Coeducación
- Interculturalidad
- Derecho a la educación
Adina:
-
- 8-10 urte
Helburuak :
Ikaskuntzaren helburuak
- Haurren Eskubideen Nazioarteko Adierazpena ulertzea, identifikatzea eta zabaltzea.
- Norberaren soinu- eta adierazpen-aukerak ezagutzea, musika-estilo berri baten ezagutzatik, ahots- eta instrumentu-praktikatik eta eguneroko instrumentuen eraikuntzatik sortutako musika-irudikapen bat antolatuz.
- Herri edo hiri bat osatzen duten erakunde, egitura eta zerbitzu nagusietatik abiatuta, gizartearen oinarrizko antolaketa eta funtzionamendua ezagutzea, elkarbizitzarako gune gisa.
- Eguneroko denbora neurtzeko prozesuak eta estrategiak irudikatzea eta interpretatzea, eguneroko errutinak irudikatuz eta bakoitzari eskainitako denbora-tarteak zehaztuz.
- Testu idatziak ulertu eta horien esanahi orokorra eta ideia nagusiak identifikatzea. Ondoren hausnarketa indibidualak eta bateratuak egitea, errespetuzko komunikazio-praktika eraginkorrak garatzen lagunduko duten literatura-solasaldien bidez.
Zerbitzuaren helburuak:
- Haurren eskubideak betetzen laguntzeko proiektu bat sortzea eta planifikatzea.
- Proiektuan zehar partekatutako haurren beharren elementu garrantzitsuenak bereiztea.
- Haurren eskubideak betetzearen alde lan egiten duten Itaka-Escolapios bezalako gizarte-erakundeen lana ezagutzea, babestea eta zabaltzea.
- Familiak eskolako proposamenetan integratzea.
- Ekintza solidarioetan aktiboki parte hartzea, justizia sozialaren eta guztien ongiaren bila.
Valoración:
Bereziki kontuan izanik Elizak eta Frantzisko Aita Santuak proposatzen dizkiguten Hezkuntza Itun Globalerako lehen bi konpromisoak (1. Pertsona zentroan jarri eta 2. Belaunaldi gazteei entzutea), hezkuntza-komunitateko kide guztiek 1989an sinatutako Haurren Eskubideen Konbentzioa ezagutzeko baldintzak sortzearen alde lan egingo dugu.
Hortik, ikasgelan garatu beharreko Zerbitzu eta Ikaskuntzako proiektu bat proposatzen da, Kongoko Errepublika Demokratikoan jaiotako eta Itaka-Escolapios-eko tripulazioaren eskutik. Tripulazio honek urtero misio ezberdinetan parte hartzen du, bereziki munduko haurren eskubideen defentsaz arduratuz. Proiektua garatzeko 7 jarduera diseinatu dira, eta, ahal bada, hamar bat astean zehar egitea gomendatzen dugu, kronograma honen arabera:
1 ASTEA. 1. jarduera. Proiektuaren aurkezpena eta Jarduera 2. Eskubideen abestia.
2 ASTEA. 2. Jarduera Eskubideen abestia eta 3. jarduera Non daude gure eskubideak?
3 eta 4 ASTEETAN. 3. jarduera. Non daude gure eskubideak? eta 4. jarduera. Hitz egin dezagun eskubideez.
5 ASTEA. 4. jarduera. Hitz egin dezagun eskubideez.
6 ASTEA. 4. jarduera. Hitz egin dezagun eskubideez eta 5. Jarduera Haur batzuen arazoak.
7 ASTEA. 6. jarduera. Zertan lagundu dezakegu? (zerbitzua)
8 ETA 9 ASTEETAN Zerbitzuaren garapena (Bat, bi, hiru aste, …; klase bakoitzak zehaztuko du denbora hori, egin beharreko zerbitzuaren eta antolaketaren arabera)
10 ASTEA. 10. jarduera. Azken ospakizuna + Proiektuaren ebaluazioa.
Funtsezkoa da kontutan izatea proiektu hau aurrera eramateko ez dela gelako denbora guztia erabili behar, astean ordu batzuk baino ez baitira beharko. Beharrezkoa da argitzea ikastetxe bakoitzean erabaki behar direla aurrera eraman nahi diren saio eta jarduerak, inplikatutako ikasgaien programazioari egokitu ahal izateko (Proiektu osoa aurrera eramatea gomendatzen dugun arren). Proiektua zuena egin behar duzue, eta ikastetxe eta talde/gela bakoitzaren errealitatera egokitu.
Proposaturiko jarduera guztien deskribapenak Anexo 1. APS actividades 8-10 años (eusk) dokumentuan daude.
OHAR GARRANTZITSUA: Ikasgelan IeZ metodologia aurrera eramateko zailtasunak edukiko bazenitu, proposamena erraztu daiteke gutxienez, gizarte eta hezkuntza zentroak aurkeztu eta 1. eta 6. jarduerak gauzatuz edo gure proiektuekin lotura duen beste jardueraren bat eginez.
DOKUMENTU HAUEK BEHARKO DITUZU:
Eranskina 1: Iez proiektua: Gure lekua gure eskubidea.

Arduera hau 2023-24 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da.




