Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Otoitz egin dezagun Bakearen alde

Data: 2023(e)ko Urtarrilak 24

Arloak:
Bakea

Adina:

  • +18

Helburuak :

  • Bakea bultzatu beharreko beharrezko balio gisa baloratzea.
  • Bakearen aldeko borrokan erantzunkide bihurtzea.
  • Bakearen aldeko otoitzguneak sortzea.
Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Lehenik eta behin, Itaka Escolapios-ek bultzatzen dituen eta bakea posible den mundu bat eraikitzen duten bi proiekturen errealitatea aurkeztuko dugu (Bamenda eta Venezuela). Bikaina izango litzateke norbaitek aurrez errealitate horiek aurkezteko modu dinamikoren bat pentsatu badu. Hala egin ezean, proiektuaren fitxak bana daitezke eta, irakurri ondoren, taldekide bakoitzak irakuritakotik zer nabarmentzen den eta berarengan zer sentimendu eragiten duen parteka dezake. Zer da nire arreta gehien erakarri duena? Zer sentimendu nagusitzen da nire baitan bi proiektu horiek pixka bat gehiago ezagutu ondoren?

https://recursoscristianosweb.com/versiculos-de-la-biblia/paz/webgunean sartuko gara (ideia ona izan daiteke paperezko bertseten kopia bat helaraztea). Taldeko kide bakoitzak gure inguruan gertatzen den indarkeria-egoeraren bat gogorarazten dion bertseta bat aukeratzen du, eta egoera horretan esku hartzeko zer egin dezakeela uste du.

Amaitzeko, Bakearen Aldeko Otoitzaren Eranskina 04.01.01i eranskinean dagoen otoitza otoitz egingo dogu.

 

Jarduera hau 2022-23 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da