Chipahua
Data: 2023(e)ko Azaroak 19
Arloak:
Ikuspegi globala-lokala
Garapen jasangarria
Adina:
- +18
Helburuak :
- Ingurumenaren zaintzan inplikatzea ekintza komunitario baten bidez, beste eskolapio talde batzuk gonbidatuz.
Valoración:
Jarduera honek ingurumena zaintzera gonbidatzen gaitu, leku askotara bidaiatu duen Quisap-en eskutik. Berak, bertatik bertara ikusi du natura eta ingurumena zaintzeko biltzen den gizarte antolatu batek duen eragina, aldaketa eta eraldaketa, CALASANZ KIDEAKen familia handiari esker. Ikastetxe eskolapio askotan etapa ezberdinetako ikasleak animatu ditu beraien jarrera aldatuz urrats txikiak ematera, guztion artean urrats erraldoiak eman ditzagun.
Kaixo fraternitate talde maitea: jada gure ingurumena babestea ez da nahi soil bat, baizik eta urteek aurrera egin ahala, benetako premia bilakatu da, oso zaila delako momentu honetan gauden egoera ikusita gure ondorengo belaunaldiek ikusiko dutena geldiaraztea. Ni oso kezkatuta nago egoera honekin eta ingurumenaren zaintzan lanean nabil etengabe. Iruditzen zait eskolapioen fraternitatzeak kezka honekin bat egin beharko lukeela, bizi garen mundua gehiago kaltetuko luketen jarrerak ekidinez.
Jarduera honi CHIPAHUA izena jarri diot, nahuatl hizkuntzan garbi edo purifikatuta esan nahi duena. Mexikoko errealitate eskolapiotara egin nuen bidaietako batean, garbiketa komunitarioko guneekin topo egiten nuen, non komunitate indigenetako pertsonak biltzen ziren elikagaiak partekatzeko eta haien artean une atsegin bat izateko. Partekatze honekin bukatzean, borobilean jarriz eskerrak ematen zizkieten elkarri eta eskuetatik hartuz, Pachamamari babesa eskatu eta aldi berean, Chipahua ekintza hau egitearen konpromezua hartzen zuten.
Era berean, gure fraternitatean bildu eta bizitza ospatzeko, partekatzeko eta gozatzeko garaia da, Jainkoari eta bizitzari eskerrak ematea ematen digun guztiagatik, ingurumenarekin konpromezua hartu genezake erantzukizun pixka bat ere izan dezagun. Ingurumenaren zaintza bileraren erdigunean jartzera gonbidatzen zaituztet.
Ingurumena zaintzeko garbiketa-irteera bat ere antolatu dezakegu, non aurkitzen ditugun zaborrak bilduko ditugun. Irteera hau menditik, kaletik, hondartzetatik, erreketatik… egin daiteke. Fraternitateko eta hezkuntza-komunitateko kideez gain, herriko eta inguruko pertsonak ere gonbidatu genitzake, guztion artean mundu garbiago bat izan dezagun. Proposatutako espazioa garbitu edo konpondu ondoren, borobil batean jarri eta ingurumena eta munduko bakea zaintzeko otoitza eskainiko dugu.
Arduera hau 2023-24 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da.