Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Zer aldatu da? (Konparatu eta egiaztatu):

Data: 2021(e)ko Urriak 23

Arloak:
Garapen jasangarria

Adina:

  • 3-5
  • 6-8
  • 8-10
  • 10-12
  • 12-14
  • 14-16
  • 16-18
  • +18

Helburuak :

  • Gizakiaren jardunak naturan duen eragina baloratzea.
  • Emandako bi irudien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aurkitzea.
  • Euren ideiak adieraztea.
  • Ingurunea zaintzeak duen garrantzia ezagutzea.
  • Taldean lan egiten ikastea, modu aktiboan entzuteko eta adostasunetara heltzeko gaitasuna landuz.
Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Arduradunarentzako jarraibideak:

  1. Bi irudiak inprimatzea edo tamaina handian proiektatzea proposatzen dugu (irudiak jardueraren eranskinetan daude).
  2. Taldeari bi irudiak erakutsiko zaizkio eta eskatuko zaie zer gertatu dela uste duten azaltzeko, lekua ezagutzen duten adierazteko (Manhattan uhartea), etab.

* Parte-hartzaileen adinaren arabera, natura zaintzeak duen garrantzian, gizatiartutako paisaien eta naturalen arteko desberdintasunetan, kontrolik gabeko garapenaren ondorioetan, biztanleriaren dentsitatearen kontzeptuan, gizakiak sorkuntza zaintzearekiko duen arduran eta hirietan urak duen garrantzian sakondu dezakegu, besteak beste.

  1. Parte-hartzaileei gonbida egiten zaie taldetan banatu (jarduera banaka ere egin daiteke) eta konparatu eta egiaztatzeko fitxa bat betetzeko, ondorengo argibide hauek jarraituta:
  • Bi irudien arteko antzekotasun eta desberdintasunak aurkitu behar dituzte.
  • Bi hostoak elkartzen diren tokian idatzi behar dituzte antzekotasunak. Irudi bakoitzari dagokion hostoaren zatian, zeina ez baituten bi irudiek partekatzen, desberdintasunak idatziko dituzte.
  1. Denak elkartu eta ondorioak aipatuko dira.
 
Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: