Itaka Escolapios Itaka Escolapios

IMAJINATU. Nola sentitzen da natura?

Data: 2021 October 25, Monday

Areas:
Garapen jasangarria

Adina:

  • 3-5 años
  • 6-8 años
  • 8-10 años
  • 10-12 años
  • 12-14 años
  • 14-16 años
  • 16-18 años

Helburuak :

  • Bestearen lekuan jartzeko gai izatea.
  • Ingurunea zaintzeak duen garrantzia ezagutzea.
  • Alternatiba jasangarriak proposatzea.
  • Artearen espresio-dimentsioa ezagutu eta lantzea

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Jarduera honetan pertsonifikazioa izeneko literatur-baliabidea lantzea proposatzen dugu.

Jardueraren amaierako produktua literatura-sorkuntza bat da, non naturak adierazten digun nola sentitzen den eta ingurunearen suntsipena nola bizi duen.

Aukera zerrenda bat erantsiko dugu, bakoitzari dagokion adinen araberako proposamenekin batera. Jardueren inguruko proposamen bat besterik ez da, noski. Ikastetxe/lan bakoitzak inork baino hobeto daki adin bakoitzari zer nolako jarduerak eskaini.

  • Dramatizazioa: 3 -9 -urte.
    • Ikasleek antzezpen labur bat pentsatu eta prestatu beharko dute gelan dituzten objektu eta jantziekin.
  • Istorio idatzia: 6 - 12 urte
    • Ikasleek istorio irudiztatu labur bat idatzi beharko dute sarrera, korapiloa eta amaieraren egitura errespetatuz. Bertan, natura nola sentitzen dena kontatuko dute.
  • Komikia: 9 - 18 urte
    • Ikasleek komiki bidezko istorio bat sortuko dute, euren adinera egokitzen diren binetekin.
  • StopMotion: 12 - 18 urte
    • Ziur ikasleek jada ezagutzen dutela. Zertan datzan hobeto jakiteko eta horrelako sorkuntza bat nola egin ezagutzeko, ikusi tutorial hau: https://www.youtube.com/watch?v=tLjXD7Zdvsk
  • Audio bidezko istorioa: 14 -18 -urte.
    • Ikasle helduagoentzako aukera bat da. Bertan, gaiari buruzko istorio bat idatzi behar dute eta, ondoren, audio formatuan grabatu (podcast bat egin dezakete, adibidez). Sorkuntza erakargarrienak ikasle gazteagoei erakuts diezazkiekegu.
  • Txotxongiloen antzezpena: 12 -18 urte.
    • Ikasle gazteenen aurrean egiteko txotxongilo bidezko antzezpen bat sortzea proposatuko zaie ikasleei.
  • Poema naturalak:
    • Poesia sorkuntza eta lehiaketa: 9 - 18 urte
    • Denon artean naturari buruz idatzitako poema baten ilustrazioa (edo irakasleak proposatu duena): 3 -9 -urte.

Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: