Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Ingurumen-arazoen inguruan berriro hausnartzen

Data: 2021(e)ko Urriak 28

Arloak:
Garapen jasangarria

Adina:

Helburuak :

  1. Ingurumen-arazo nagusiak ezagutzea.
  2. Irtenbideak aurkitzeko gai izatea.
  3. Argudioak ematea, irtenbide bakoitzak izan ditzakeen ondorioak kontuan hartuta.
  4. Ingumenarekiko errespetuz jarduteak duen garrantzia baloratzea.
Adjuntos:

Valoración:

(1 votos, promedio:
Loading...
  1. Ikasleei proposatuko zaie euren ustez ingurumen-arazo nagusiak diren horien inguruko ideia-jasa bat egiteko.
  2. https://www.ecologiaverde.com/problemas-medioambientales-y-soluciones-2912.html webgunea erakutsiko zaie ikasleei. QR kodearen bidez edo inprimatuta ere erakuts diezaiekezu.
  3. Taldetan banatuta (edo banaka), artikulua irakurriko dute eta adierazten diren ingurumen-arazoak komentatuko dituzte.
  4. Talde bakoitzak ingurumen-arazoetako bat aukeratuko du (arduradunak ere aukera ditzake) eta “Titularrak” izeneko pentsamendu errutina beteko dute, arazoaren eragina jasango duten pertsonak nola sentituko diren kontuan hartuta (1. ERANSKINA). Errutina hori lantzeko moduari buruzko informazioa behar baduzu, joan hona( http://rutinasdepensamiento.weebly.com/titulares.html)
  5. 2. ERANSKINeko “Erabakiak hartzea” pentsamendu errutina osatuko dute, talde bakoitzak aukeratutako arazoaren arabera.
  6. Talde bakoitzak egindako lanaren emaitzak azalduko ditu ahoz, aurkezpen digital edo horma-irudi baten bidez, etab.
  7. Horma-irudi, infografia, aurkezpen digital, podcast, eskuorri edo antzerako bat sortuko dute arazo eta proposatutako irtenbideekin. Halaber, irtenbide horiek aukeratu izana arrazoituko dute.