Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Hiria energiarik gabe

Data: 2021(e)ko Urriak 23

Arloak:
Garapen jasangarria

Adina:

  • 12-14
  • 14-16

Helburuak :

  • Gehienbat hirietan energiarekiko daukagun mendekotasuna aztertzea.
  • Egunero behargabeki xahutzen dugun energia kantitatearen inguruko azterketa bat egitea.
  • Energia kantitate murriztu bat izatekotan, edukiko genituzkeen lehentasunen inguruan hausnartzea.
  • Ingurunearekin lotutako gatazkak konpontzeko parte-hartze sozialak duen garrantzia ezagutzea eta gaitasun sozialak trebatzen laguntzea.

Autor: Junta de Andalucía “KiotoEduca: Fichero de actividades de Sensibilización Ambiental y Propuestas Didácticas para el Desarrollo del Currículo”

Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Energia da geure hirien eragilea. Energiarik gabe, dena gelditzen da. Izan ere, energiak harreman estua du, besteak beste, elikagaiekin, garraioarekin, kontserbazioarekin, ur-horniketarekin eta hiriko hondakin solidoen bilketarekin. Horregatik, esan daiteke hiriek energiaren horniketa eta banaketarekiko erabateko mendekotasuna dutela funtzionatzen jarraitu ahal izateko.

Alegiazko agertoki bat proposatuko da, jardueraren oinarri izango dena: Hondamendi batek hiri bateko energia horniketa guztia eten du eta ez da eman horniketa hori berrezartzeko datarik. Bestalde, energia-erreserbak amaitu egin dira, egun batzuk igaro direlako jada egoera hori hasi zenetik.

Udalak bando bat argitaratu du (1. eranskina), non egoera azaltzen baiten eta herritarrei gonbita egiten baitzaien arazo sozial, ekonomiko eta ekologiko larri honi irtenbidea bilatzeko sortu den krisi-batzordean parte hartzeko. Behin bandoa irakurrita, ikasleak lau taldetan banatuko dira, lau krisi-batzorde osatzeko:

  • Elikadura, kontserbazioa, elikagaien eta materialen banaketa.
  • Ur-horniketa eta hondakin-bilketa.
  • Beroketa, argiztapena, janaria prestatzeko eta hozteko energia.
  • Garraioak eta komunikazioa.

Batzordeok egoeraren diagnostiko bat egin beharko dute, baita sortzen ari diren arazoak konpontzeko neurri alternatiboak proposatu ere. Hasteko, energiarik ez izateak euren arloan izan ditzakeen ondorioak zerrendatu ditzake talde bakoitzak. 15 minuturen ondoren, diagnostiko-fitxa (2. eranskina) emango zaio talde bakoitzari, egoeraren larritasuna ebalua dezaten.

Behin hori eginda, batzordeak bilduko dira, fitxa bakoitzean adierazitakoa gainerako ikasleekin partekatzeko. Batzorde bakoitzak euren egoera eta larrialdiko proposamenak azalduko ditu banan-banan. Gainerako batzordeek aztertu beharko dute proposamenak egingarriak diren.

Behin talde guztiek euren proposamenak azalduta eta larrialdiko neurri guztiak aurkeztuta, esku-hartzeko tartea irekiko da. Bertan, honi buruz hausnartuko dute:

  • Behar den eta behargabeki xahutzen den energia kantitateari buruz.
  • Energiarekiko mendekotasunari buruz eta energia kantitate kopuru mugatu bat izanez gero edukiko lituzketen lehentasunei buruz.

Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: