Itaka Escolapios Itaka Escolapios

2013-2014ko Elkartasun Kanpaina ESKOLAPIO ERATZAILEAK

Date: 03 Juin 2018

Areas:
Approche globale-locale

Âge:

  • 12-14
  • 14-16
  • 16-18

Objectifs :

Jarduera hau bi unetan egongo da banatuta, eta eskolapioek kanpainan babestutako proiektu eta trastebereetan garatutako lanari eta misioari buruz hausnartzeko aukera emango digu. Bertan, gainera, hezkuntza mundu hobea eratzeko tresna izan daitekeela aztertu ahal izango dugu.
Oso egokia izango litzateke “Cap, ideia eratzaileak” aurreko saioan ateratako ondorioak kontuan hartzea: sormena eta hezkuntza, mundu hobea sortzeko eta jakintza gainerakoen zerbitzura jartzeko tresna moduan.

Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Propuesta Actividad

Lehenengo unea:

  • “Cap, ideia eratzaileak” aurreko saioan ateratako ondorioak kontuan hartzea. Aurreko saioan, gainerakoen zerbitzura dagoen ideiaren edo proiekturen bat egiteko eskatu diegu, mundu hobea eratu ahal izateko. Orain, ordea, honako hauxe partekatzeko eskatuko diegu: euren helburua lortu duten ala ez, zer garatu nahi zuten, nolako zailtasunei aurre egin behar izan dieten...
  • Ondoren, aurreko saioko talde berberak eratzea eta taldeei eranskin bana ematea, kanpainako proiekturen bati buruzko oinarrizko informazioa izan dezaten.
  • Eskolapioek proiektuak garatzen dituzte munduko hainbat herrialdetan. Hezkuntzako proiektu horiek gainerakoen zerbitzura daude, eta oso lagungarriak dira mundu hobea eratzeko orduan. Horretarako, bideoetako bat ikusi ahal izango dugu: 1. bideoa, “2013ko Gabon solidarioak” (6:09 min) edo 2. bideoa: “Wilma” (3:18 min.). Bertan, labur-labur azalduko da zeinen garrantzitsuak diren eskolapioetako zenbait proiektu eta zeinen garrantzizkoa den hemendik laguntzea.
  • Eurei laguntzeko, proiektu horiek jakitera ematea gure aukeretakoa dela azaltzea (kanpainako eslogana: “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu”). Talde bakoitzak eranskinean egokitu zaion proiektuari buruzko informazio-erakustokia diseinatu beharko du. Erakustoki horren bitartez, gainerakoei jakinarazi beharko diete proiektua zertan datzan eta nolako ekarpenak egiten dituen mundu hobea eratzeko orduan.
  • Taldeei behar beste denbora ematea, nork bere etxean ikertu beharko duen lana banatzeko eta erakustokirako beharko diren materialak zein diren zehazteko. Eranskinean, orientazio moduan erabili ahal izango duten informazioa edukiko dute eskuragarri.

Bigarren unea:

 

  • Taldeei behar beste denbora ematea, euren erakustokian etxean bildutako informazio eta material guztia ikusgai jarri dezaten.
  • Erakusketa ikastetxeko leku ikusgarriren batean muntatzea. Ikasle guztien artean aukeratu ahal izango dute erakusketaren izena.

Material Necesario

Ordenagailu eramangarria eta soinudun proiektorea.

1.-9. eranskinak. Hementxe eratzen duten eskolapioak: Nikaragua, Kamerun, Brasil, Venezuela, India, Bolivia, Ginea, Dominikar Errepublika eta Indonesia (eranskin bana taldeko).

10. eranskina_eskolapio eratzaileak_1. bideoa. On line ere badago ikusgai.

11. eranskina_eskolapio eratzaileak_2. bideoa. On line ere badago ikusgai.

BIBLIOGRAFIA. Eranskinetako informazioa geure web orritik atera dugu (www.itakaescolapios.org).