Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Chantons pour la Paix.

Date: 05 Janvier 2024

Areas:
Paix

Âge:

  • 8-10

Objectifs :

  1. Beldurra, kezka eta enpatia bezalako emozioak identifikatzea.
  2. Sufrimendu-errealitateak bizitzen edo bizi izan dituzten pertsonen harrera-jarrerak garatzea.
  3. Otoitza, kristauek dugun bakerako bideetako bat bezala identifikatzea.

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Iraupena: 30 minutu

Beharrezko materialak: papera, arkatzak, irudimen handia!

1. unea. Otoitza Goizero bezala, eguna Jesus agurtzen hasiko dugu, baina gaur egun berezia izango da bakearen astea ospatzen ari garelako. Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Otoitza irakurri: Txandaka, guztiak batera, arduradunen batekin edo irakasleak berak.

Jauna, egin gaitzazu bakerako tresna.

Gorrotoa dagoen tokian, maitasuna jar dezagun.

Iraina dagoen tokian, barkamena jar dezagun.

Eztabaida dagoen tokian, batasuna jar dezagun.

Okerra dagoen tokian, egia jar dezagun.

Zalantza dagoen tokian, Fedea jar dezagun.

Etsipena dagoen tokian, esperantza jar dezagun.

Iluntasuna dagoen tokian, argia jar dezagun.

Tristura dagoen tokian, poza jar dezagun.

Maisu, ingurukoak kontsolatu, ulertu eta maitatu nahi ditugu.

Izan ere, emanez jasotzen dugulako,

Lagunduiguzu,

Amen.

2. unea. Hausnarketa partekatua

Gaur egun munduko txoko askotan aurkitzen ditugun egoera larriei buruzko hausnarketa partekatu bat egiteko gonbidapena egiten dizugu. Saioaren aurretik artikulu hau irakurri dezakezu eta bertako istorioren bat aukeratu ikasleei aurkezteko. Gure geletan gaur egungo teleberrietan ematen denaz harago ere entzun eta ezagutu dezaten. (ARTICULO JUNIOR REPORT: https://junior-report.media/las-guerras-de-oriente-medio/) Zure esku gelditzen da artikuluan azaltzen diren istorioen egokitzapena.

Weborri honetan dituzu adin hontako haurrekin gerrari buruz hitz egitean kontuan hartu daitezken aholkuak. Zalantza asko dituzte, gogoetak, beldurrak, ... eta litekeena da gatazka dagoen herrialdeetakoren bateko ikasleren bat izatea gure gelan. Honek ere bere esperientzia azaldu dezake (nahi izan ezkero). https://www.youtube.com/watch?v=dVn78qOzvaA

3. unea. Sormen proposamena

Guztion artean bideratutako hausnarketaren ondoren abesti bat sortuko dugu, munduak BAKEA NAHI DUGULA! Entzun dezan. Oinarri bezala ezagutzen duten abesti baten doinua hartu eta letra aldatuz, bakearen aldeko abesti polit bat sortu eta grabatu dezakegu.

   

Jarduera hau 2024ko Bake Kanpainaren testuinguruan proposatzen da