Itaka Escolapios Itaka Escolapios

2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Munduko trastebereetara itxaropena eramatea

Date: 2018 03th June

Areas:
Global-local approach

Age:

  • 6-8
  • 8-10
  • 10-12
  • 12-14
  • 14-16

Objectives :

Jarduera honen bidez, ikasleek kanpainan zehar landutako trastebereetan (proiektuak) bizitako errealitatea ezagutu ahal izango dute.
Saio honetarako, oso garrantzitsua izango da irakasleek munduko zenbait lekutan eskolapioekin lan egiten duten errealitateak ahalik eta ondoen ezagutzea, ikasleei ahalik eta ondoen azaldu beharko dietelako zein den gure “trastebereetako” ikastetxeen eta neska-mutilen egoera.

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Propuesta Actividad

Jardueraren sarrera egingo dugu, ERRUKI hobeto ezagutu ahal izateko. ERRUKIK, hain zuzen ere, itxaropena eta ebanjelioaren argia daramatza Jesus ezagutzen ez duten lekuetara. Horretarako, Mt. 5, 13-16 irakurgaia erabili ahal izango dugu (munduko gatza eta argia zarete zuok). Izan ere, osteko otoitzean ere erabili ahal izango da.

  • Web orrian esekitako materialaren laguntzaz, irakasleek labur-labur azalduko dute zein diren ikasturte honetako kanpainan landutako proiektuak edo trastebereak.
  • Taldeka, proiektu horietako neska-mutilen aldeko otoitz txikia asmatuko dute ikasleek, eta kandela txikia marraztu eta apaindu egingo dute.
  • Ondoren (ahal dela, oratorioan; edo, bestela, ikasgelan), aurkeztutako proiektuetan ikasten duen neska-mutil bakoitzaren aldeko otoitza egingo dute.
  • Otoitzaldian, ikasleek keinua egingo dute eskaera bakoitzean: mapan jarriko dute kandela, otoitzaren helburu den herrialdean. Hausnarketak dirauen bitartean, kandela erantsiko dute mapan bertan.

Material Necesario

Materialak: papera/kartoi mehea eta pintura, kandela egiteko.

Mapamundia.

Ebanjelioa eta otoitzaldirako kantuak[1].


[1] Hementxe aukeratu ahal izango ditugu kantuak: escolapios.es edo http://www.youtube.com/watch?v=i3wEs7PMsjk