Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Globalizazioa zenbait arlotan eragina daukan prozesu korapilotsu bezain dinamikoa da: ekonomia, gizartea, merkataritza, migrazioak, adierazpen kulturalak… Tokikoa eta globala gero eta gehiago lotzen dituen munduan, geure gain hartu behar dugu geure testuinguru hurbilenean lan egin behar dugula testuinguru globalagoa aldatzeko. Berdinen arteko elkartasun horizontalerako ereduaren alde egiten dugu, eta gizartean berdintzat jotzen ditugun beste gizabanakoen ongizatearen inguruko interesa eduki behar du helburu.

Busqueda Avanzada

2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Albiste Hezigarriak

Objetivos:

Jarduera honek hezkuntzaren gaur egungo errealitatearen inguruan sentsibilizatzea dauka helburu.
Nazio-mailako eta nazioarteko benetako albisteak aztertzea proposatuko da, baina, batez ere, arazo ekonomiko eta/edo sozialengatik hezkuntza eskuratzeko orduan zenbat zailtasun sortzen diren salatzen dutenak.
Dena dela, jarduera hau garatu baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu” kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea.

2013-2014ko Elkartasun Kanpaina Zer egingo duzu zuk?

Objetivos:

Jarduera honetan, kanpainan zehar babestutako proiektuen helburu diren herrialdeetako errealitatearen inguruko sentsibilizazioa sustatuko dugu.
Dena dela, jarduera hau garatu baino lehen, oso egokia izango litzateke “Zurekin gaude, zurekin batera hezten dugu” kanpainaren kontzeptu orokorra lantzea eta, era berean, jardueretan gidari izango ditugun pertsonaiak (oro har) aurkeztea.