Kolibriak gara
Data: 2023(e)ko Azaroak 19
Arloak:
Ikuspegi globala-lokala
Adina:
- 14-16
- 16-18
- +18
Helburuak :
- Jesusek Jainkoaren Erreinua eraikitzeko laguntzeko gonbita entzun eta onartzea.
- Jainkoarengandik eta lagun hurkoengandik maitatuak eta baloratuak sentitzea.
- Gizarte-eraldaketaren aldeko eskolapio-lanean ekintza guztiak batzen dutelaz ohartzea.
Autor: Angel Studios, Félix Revilla SJ
Valoración:
Otoitz txiki batekin hasiko dugu topaketa eta ondoren gaurko saioan egingo duguna aurkeztuko dugu.
Jesus eta Samariarraren pasartea irakurri edo ikusiko dugu. Eta gero taldean komentatuko dugu.
THE CHOSEN (Angel Studios, 2021): https://www.youtube.com/watch?v=i2AzLhPr9Wc
Hausnarketa: alde batetik, irakurketa honekin agerian jartzen da Jesus mundura etorri zela guztiari buelta ematera, Jainkoaren Erreinua eta bere justizia erreal bihurtzera, eta horrek aldaketa handia dakartza gizarteak ordurarte zuen egituran. Bestalde, guri deitzera dator. Guk bere ebanjelioan sinesteko desioa du eta bere lanarekin bat egin dezagun, "garenak garela eta bizitzan egin ditugun ekintzak egin ditugula". Berak beti hartuko gaitu, barkatu eta misiorako fedea eta indarra emango dizkigu. Garrantzitsuak gara Erreinua eraikitzeko.
XXI. mendean, Jesus gaur ere agertzen da munduan, gure bitartez. Gure jarreren eta ekintzen bidez. Felix Revilla-ren kontakizun labur hau irakurtzea proposatzen dugu:
Kolibri bat oihaneko sute bat itzaltzen saiatzen ari zen, bere mokoan ur tantak eramanez. Bitartean, animalia handienek barre egiten zioten. Ez zuela ezer lortuko esaten ziotenean hau zen bere erantzuna: «Nik ahal dudana egiten dut».
Hausnarketa: Hori da gakoa: "Ahal dudana egiten dut". Bizi garen munduaz, gure gaitasunez eta mugaz jabetu behar gara; garrantzitsua da konturatzea gure ekintza eta erabakiek munduari eragiten diotela, nahiz eta haren zati txiki bati izan. Anaiarteko jarrera izatea, maite dugunari edo gaizki erortzen zaigunari harrera egitea, gehiegikeriaren aurrean beste aldera ez begiratzeko ausardia izatea... landu behar ditugun jarrerak dira, horrela eskema sozial berriak lortuko dira, lehen ebanjelioa komentatzean aipatzen genuen bezala.
Gehiago egin genezake egitura sozial horiek aldatzeko? Zer dago gure esku gizartea eraldatzeko? Hausnartu dezagun gure kontsumo-ereduaz eta kontsumo arduratsua nola egin behar den, munduan aldaketa iraultzaile baten hasiera emateko. Gutako bakoitzak bere egunerokotasunean eta gure esku dauden erabaki txikiak hartzeak duen garrantzian sakondu dezakegu.
Hausnarketa honen ondoren proposa dezagun ekintza zehatz eta bideragarrietan pentsatzea, komunitateko gainerako kideek gogoeta egin dezaten, Calasanz kideak gure taldeaz harago. Eta egin ditzagun. Adibidez: liburuak edo arropa trukatzeko azoka txiki bat prestatzea, neurriz kanpoko kontsumoa murrizten laguntzeko, hainbeste hondakin ez sortzen laguntzeko, gure gauzei bigarren aukera bat emateko. Edo erosketa etikoari, kontsumo arduratsuari edo bidezko merkataritzari buruz hausnartzen lagunduko duen kanpainaren bat, adibidez. Hau da, ingurukoen jarrera pertsonaletan aldaketa sortzeko gai diren ekintzak. "Kolibriaren espiritualtasuna" erreal egin dezagun eta har dezagun Jesusen gonbidapena duela bi mila urte baino gehiago hasi zen iraultza horretan parte hartzeko.
Bilera Calasanzeko otoitzarekin bat eginez bukatu dezakegu: "Jainkoak, bere erruki amaigabeagatik, eman diezaguke bere grazia. Beti ongi jokatzeko, bere aintza eta lagun hurkoaren baliagarritasun handiagora". (1632ko martxoaren 6a)
Arduera hau 2023-24 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da.