Bazterkeriaren aurkako borroka
Gure sistema sozioekonomikoak bazterketa sustatzen du. Bazterketaren aurkako ekintzaileak izan behar gara, eta herritar guztiei aukera nahiz baliabide berberak eskaintzen dizkien gizartea bilatu behar dugu. Erabateko konpromisoa hartu behar dugu, bidezkoagoa eta jasangarriagoa den mundua eratzeko.
Busqueda Avanzada
Últimos recursos Bazterkeriaren aurkako borroka
3,2,1 elkartasun metafora
Objetivos:
- Elkartasunaren kontzeptuari buruz hausnartzea.
- Enpatia eta elkartasunaren arteko erlazioa lantzea.
- Inguruan aldaketak egiteko proposamenak egitea.
- Beharrezkoa den aldaketan dugun erantzukizunaz jakitun izatea.
Mesedeen katea
Objetivos:
- Ohartzea besteen aldeko ekintza txikiek mundua alda dezaketela.
- Ingurune hurbilenetik (eskola, familia, lagunak...) mesede kate bat hasi eta hedatzea.
Lankidetza-koadroak
Objetivos:
- Taldeetako lankidetza-mekanismoez hausnartzea.
- Ulertzea elkarlanak irtenbideak aurkitzen laguntzen duela.
- Ulertzea lehian aritzeak edo elkarlanean ez aritzeak irtenbideak aurkitzeko aukera atzeratzen edo saihesten duela.
Bereizten gaituena baino gehiago batzen gaitu
Objetivos:
Aurreiritzien eta etiketa sozialen aurka lan egitea, gizarte aniztasunaren ikuspegi eraikitzaile bat sortzea eta desberdin direnekiko joera pertsonal negatiboak ezabatzea.
Dena asmatuta dago
Objetivos:
- Beste herrialdeetako pertsona eta ekarpenetara gerturatzea.
- Beste herrialdeei buruzko estereotipo negatiboekin amaitzea eta ekarpenak bilatzea.
- Ohartzea mundu globalizatu eta kulturarteko batean bizi garela, non edonork lagundu dezakeen aurreiritziak alde batera utzita.



