Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Dena asmatuta dago

Data: 2021(e)ko Urriak 25

Arloak:
Kulturartekotasuna
Bazterkeriaren aurkako borroka

Adina:

  • 6-8
  • 8-10
  • 10-12
  • 12-14
  • 14-16
  • 16-18

Helburuak :

  • Beste herrialdeetako pertsona eta ekarpenetara gerturatzea.
  • Beste herrialdeei buruzko estereotipo negatiboekin amaitzea eta ekarpenak bilatzea.
  • Ohartzea mundu globalizatu eta kulturarteko batean bizi garela, non edonork lagundu dezakeen aurreiritziak alde batera utzita.

Autor: https://www.ejemplos.co/15-ejemplos-de-prejuicios/#ixzz79jIVRuzU

Valoración:

(2 votos, promedio:
Loading...

Aurreiritziak objektu, giza kolektibo edo egoera jakin batekiko iritzi mental inkontzienteak dira. Iritziok ez dira sortzen fenomeno horiekin harreman zuzena edo esperientzia izanagatik, baizik eta aurrez sortutako iritziengatik, zeinak, kasu askotan, fenomeno horiekiko ikuspuntua desitxuratzen baituten. Esan bezala, aurrez sortutako usteak dira, orokorrean aurkakoak edo negatiboak. Geure emozioen araberako edo funtsik gabeko ideietan oinarritzen dira, esperientzia zuzenetan oinarritu ordez.

Aurreiritziok gizarteko kultura nagusietan barneratuta daude askotan, eta horiek indartu egiten dituzte kolektibo minoritarioekiko edo kolektibo horietako kideekiko bazterketa eta azalkeriarekin lotutako paradigmak. Hori gertatzen denean, egonezina eta istilu sozialak sor daitezke aurreiritzia zabaltzen bada eta praktika sozial, politiko eta kultural baztertzaile bihurtzen bada.

“Dena asmatuta dago” jarduerak hainbat herrialde eta nazionalitateen inguruko estereotipo eta aurreiritziekin amaitu nahi du eta herrialde horiek hainbat arlotan egindako ekarpenak aurkitu. Ikastetxe osoari zuzendutako jarduera gisa egitea da gure proposamena. Horrela, ikasle guztiek parte hartu dezakete egindako lana islatuko duen amaierako horma-irudi batean.

Hasieran, irakasleak beste nazionalitate, etnia, erlijio, arrazen eta abarren inguruan ditugun estereotipo edo aurreiritziei buruz hitz egingo du, baita geure ikaskideekiko ditugun aurreiritziez ere: “Hori ikastun bat da, hura aberaskumea”, gehiago sakontzen saiatu gabe.

Ondoren, herrialde bakoitzaren inguruko estereotipoetan jarriko dute arreta. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleekin artikulu hau erabil daiteke:

https://www.geografiainfinita.com/2016/02/el-mundo-y-sus-paises-vistos-desde-los-mapas-de-estereotipos/

Estereotipoek mundua murriztu egiten dute eta, ondorioz, xehetasun edo ezaugarri asko galdu egiten dira ideia sinplifikatuen nahaspila horretan. Beste batzuetan, irain errazak bota ohi dira. Artikulu horrek kritika egiten dio oinarririk gabeko aurreiritzi jeneralistetan erortzeari, umoretik abiatuta.

Jarraian, ikasleei iritzi horiei buelta ematea proposatuko diegu. Horretarako, adibideak bilatuko dituzte hainbat herrialdeetako ekarpenen, asmakizunen, aurrerakuntzen edo hainbat arlo sozialetan lan egin duten pertsonen inguruan. Taldetan banatuta, mutilek eta neskek herrialde batek/batzuek egindako ekarpenen adibide positiboak bilatu beharko dituzte eta, ondoren, gainerako ikaskideei aurkeztu. Talde guztien artean, herrialdeak munduari egindako ekarpenik onena zein den erabakiko dute.

Jarduera hori ikastetxe mailan egiten bada, banaketa hau proposatzen dugu:

  • Lehen Hezkuntza: Europa
  • Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa: Amerika
  • Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa: Afrika
  • Batxilergoa: Asia

Gela bakoitzari herrialde bat eman ahal zaio, ekarpenak berdinak izan ez daitezen. Ekarpen guzti horiek mapa kolektibo batean ipiniko dira (Peters mapa gomendatzen dugu, ikastetxean presentzia emateko), zeina jolastokiko ageriko leku batean egongo den. Landu den herrialde bakoitzetik gezi bat aterako da lauki batera zuzenduta. Laukian informazio hau jarriko da:

  • Herrialdearen izena
  • Ekarpena
  • Pertsona
  • Ekarpenari buruzko informazio gehiago duen QR kodea
  • Argazkia (ahal izanez gero)

Horrela, munduarekiko eta nazionalitateekiko dugun ikuspegiari buelta emango diegu eta horietako bakoitzaren alderdi positiboak bilatuko ditugu denon artean. Gainera, bistara jarriko dugu, gainerako ikasleek, irakasleek, administrazio eta zerbitzuetako langileek eta familiek ekarpenok ezagutu ahal izateko.


Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: