Itaka Escolapios Itaka Escolapios

3,2,1 elkartasun metafora

Data: 2021(e)ko Urriak 25

Arloak:
Ikuspegi globala-lokala
Kulturartekotasuna
Bazterkeriaren aurkako borroka
Bakea
Garapen jasangarria

Adina:

  • 3-5
  • 6-8
  • 8-10
  • 10-12
  • 12-14
  • 14-16
  • 16-18
  • +18

Helburuak :

  • Elkartasunaren kontzeptuari buruz hausnartzea. 
  • Enpatia eta elkartasunaren arteko erlazioa lantzea. 
  • Inguruan aldaketak egiteko proposamenak egitea. 
  • Beharrezkoa den aldaketan dugun erantzukizunaz jakitun izatea. 
Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Proposamenak elkartasun kanpainarako hiru gai nagusiak (sentitu, irudikatu, aldatu) bildu nahi ditu jarduera bakar batean. 

Lehenik, aukeratutako irudia erakutsiko zaio ikasleari. 1. eranskineko proposamenetako bat izan daiteke edo elkartasuna helburu duen beste edozein). Taldetan, aukeratutako irudia edo baliabidea landuko dugu.   Behin irudia landuta, 3. eranskineko 3,2,1 metafora pentsamenduaren errutinarekin lan egingo dugu. Ikasle txikienen kasuan (9 urtera arte), kendu egingo dugu metaforaren zatia. Horretarako, aukera hauetako batean oinarrituz landuko dugu errutina: 

1. AUKERA: Horma-irudi handi batean, 3. eranskineko irudia margotuko dugu eta talde handian osatuko dugu, ondoren erakutsi ahal izateko.

2. AUKERA: Talde kooperatibotan, jarduera osatuko dugu DIN A3 edo antzeko tamaina duen orri batean

3. AUKERA: Jarduera banaka osatuko dugu.

Jarduera osatzeko, hautatu dugun aukeraren arabera pentsatu eta irudikatuko ditugu ideiak: 

  • Irudiak gugan sortzen dituen 3 sentimendu 
  • Denok solidarioak izango bagina gertatuko litzatekeena adierazteko bi hitz edo esaldi. 
  • Bakarka edo etxean solidarioagoak izateko egin nahi dugun ekintza bat (ikaslea beti sartu behar da). Horrela, ikasleak orokortasunak erabiltzea ekidingo dugu eta ikaslea bera protagonista den ekintzak pentsatzera bultzatu. 
 Azkenik, ikasleei gonbita luzatuko diegu proposatutako ekintza aurrera eramateko. Jardueraren emaitza gelan, korridorean, sare sozialetan edo bestelakoetan erakutsiko da, banakako hausnarketa sortzeaz gain, gainerakoak hausnartzera bultzatzeko.

Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: