Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Abestiak eta abestiak daude

Data: 2021 October 22, Friday

Areas:
Hezkidetza

Adina:

  • 12-14 años
  • 14-16 años
  • 16-18 años

Helburuak :

  • Berdintasuna eta justizia bezalako baloreek abestietan duten presentziaz hausnartzea, baita estereotipoak eta aurreiritzi sexistek dutenaz ere.
  • Balioen inguruan hausnartzea eta baliook barneratzea abestiak bezalako bitarteko motibagarri baten bidez.
  • Indarkeria eza, berdintasuna eta justizia bezalako balioak sustatzea.
  • Gure gizartean musikan lan egin/egiten duten askoren egitekoa identifikatu eta ulertzea, euren lana helburu jakin batera bideratu dutelako: gizateria osoarentzako giza eskubideak bermatzea.

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

DBHko ikasleen % 80 baino gehiagok dio musika egunero entzuten duela. Ondorioz, gelan euren abesti gustukoenekin lan egitea modu ezin hobea izan daiteke parte-hartzea sustatzeko, eztabaida pizteko eta hausnartzeko eta iritziak trukatzeko. 

Washingtongo martxa 1963ko abuztuaren 28an egin zen, duela 50 urte, eta Joan Baez eta Bob Dylan izan ziren, besteak beste, kausaren alde euren ahotsa jarri zutenak. Eskubide zibil guztiak eskuratzeko aukeraren alde egin zuten, baita legearen aurrean berdintasunik ez zuten horien alde ere. Orain, 50 urte dira emakume eta gizonek berdintasunaren, justiziaren eta elkartasunaren alde musika egiten dutela.

Hala ere, ez dira beti balio horiek transmititzen musikaren bidez eta estereotipo eta aurreiritzi ugari daude oraindik ere maiz entzun ohi ditugun eta normaltzat hartzen ditugun abesti askotan.

Oso garrantzitsua da abesti bakoitzean genero bakoitzari esleitutako funtzioak analizatzea eta galderen bidez sozializazio prozesua nola bizi duten ezagutzea. “Mutilentzako edo neskentzako joko, kolore, kirol, arropa, lanbideak” bezalako kontzeptuak aipatzen diren kasu bakoitzean hausnartu behar dugu ea kontzeptu horiek benetan “generorik” duten, edozein jolasetara jolas dezakegun, edozein jostailurekin, edozein arropa jantzi, edozein kirol edo jarduera egin, generoa edozein dela ere.

Jarduera hau egiteko, ikasleek aukeratutako bi reggaeton bideo jarriko dira eta, ondoren, irudiak eta hitzak aztertuko ditugu genero ikuspegitik. Taldeko hausnarketaren ostean, eduki sexista eduki dezaketen beste musika genero edo abesti batzuk partekatzeko eskatuko zaie ikasleei.

Gero, bi balada ezagunen bideoklipak ikusiko ditugu: The Police-ren “Every Breath you take” eta Tome Jones-en “Delilah”. Kantuen hitzak emango zaizkie ikasleei, talde txikitan horiek itzuli eta aztertzeko.

Emakumeen inguruko estereotipoak eta harreman toxikoak erreproduzitzen dituzten egungo beste abesti batzuk ere entzun ditzakete, hala nola:

“Love de way you lie”, de Rihanna y Eminem

“Hey, mama” de David Guetta y Nicki Minaj

Jarduera amaitzeko, ikasleak hausnartzera gonbidatzen dituen galdera batzuk erantzungo ditugu, besteak beste: uste duzu reggaetoia dela musika estilo matxista bakarra?, uste duzu musikak eta abesti bat kantatzeak emakumeen aurkako indarkeria normaliza dezaketela?, uste duzu musikak indarkeria sustatzen duela?, arreta gehiago jarri beharko genieke abestien hitzei? 


Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: