Hurbildu errealitatera
Data: 2023(e)ko Azaroak 17
Arloak:
- Sostenibilidad
Adina:
-
- 14-16 urte
- 16-18 urte
Helburuak :
- Herrialdearen lurralde- eta politika-antolaketa ulertzea.
- Hurbileko arazo zehatzak identifikatzea eta GJH-en (Garapen Jasangarrirako Helburuen) arabera konponbide iraunkorrak planteatzea.
- Ongizate-estatuaren esanahia ezagutzea, eguneroko zerbitzu publikoekin erlazionatuz.
- Garapen Jasangarrirako Helburuak ulertzea eta etorkizunean ekonomiaren eta gizartearen garapenean izango duten garrantzia baloratzea, ingurunean egiten ari diren jarduera aztertuz.
- Herrialdeen analisi ekonomikoen adierazle nagusiak identifikatzea eta balorazio kritikoa egitea (BPG, GGI, SPI…)
Valoración:
Herrialde askoren errealitatearen ikuspegia sistema ekonomikoei buruz duten uste eskasek eta aurrerapen-gizarte bat garatzeko dituzten potentzialitateek baldintzatzen dute; baina, ezer baino lehen, zer ulertzen dugu aurrerapentzat?, herrialde batek bakarrik egiten du aurrera gehiago sortzen duenean?
Proposamen honek ardatz inspiratzailea izan nahi du, eskola-eremuan zerbitzurako ikaskuntzako proposamen bat sortu ahal izateko. Proposamen metodologiko honen ezaugarri bat ikasleen protagonismoa da eta, beraz, ikasleek bultzatu nahi dituzten aldaketetara eta bideetara irekita egon beharko dugu

- Gizarte-premiak diagnostikatzeko jarduerak: 1 eta 2
- Lana antolatzeko jarduerak: 3, 4 eta 5
- Ikasitakoari buruzko gogoeta-jarduerak: 6
- Proiektua gauzatzea: 7
OHAR GARRANTZITSUA: Ikasgelan IeZ metodologia aurrera eramateko zailtasunak edukiko bazenitu, proposamena erraztu daiteke gutxienez 3 eta 4 jarduerak gauzatuz.
Dokumentu hauek beharko dituzu:
Eranskina 1. IeZ proiektua: 15-18
Eranskina 2 : konparatu eta kontrastatu



