Itaka Escolapios Haur Komunikazio Taldea (3-5 urte)
Data: 2023(e)ko Azaroak 17
Arloak:
- Interculturalidad
Adina:
-
- 3-5 urte
Helburuak :
Ikaskuntzaren helburuak:
– Itaka Escolapios-en lana ezagutzea.
– Norberarenak ez diren errealitateak ezagutzea.
– Ingurunean eragin positiboa duten proiektu txikiak sortzea eta ezartzea.
– Herri eta gizarte kontzientzia, batez ere haurren eskubideen defentsan.
– Guztion hobebeharrerako lan egiten duten elkarte eta erakundeen ezagutza.
– Lantzen den inguruneko haurren behar garrantzitsuenak ezagutu eta babestea.
– Enpatia garatzea inklusiorako tresna gisa.
Zerbitzuaren helburuak:
– Itaka Escolapios-en lana eta bere proiektuak ingurunean ezagutaraztea.
– Itaka Escolapios-en elkartasun kanpainan laguntzea.
– Ikastetxeak kanpainaren inguruan programatzen dituen jardueren publizitatea egitea.
Valoración:
Batzuetan badirudi gure ikastetxe edo proiektuetako txikienek gaitasun gutxi dutela ingurunean eragina duten jarduerak sortzeko. IeZ-ren proposamen txiki honekin helburu bikoitza lortu nahi dugu. Alde batetik, txikienek ere beren ingurunea alda dezaketela erakustea eta, ahal duten neurrian, beraiek bidezkoago eta anaikorragoa den ingurunea sortzen lagun dezaketela ikastea. Bestalde, proiektuak 6 eta 7 urteko haurrei mundua hobetzeko gauza asko egin eta batzuetan, beraien zeregina funtsezkoa dela erakutsi nahi die. Bigarren helburu honekin, beharrezko aldaketaren benetako protagonista bihurtu nahi ditugu. Eta, jakina, IeZ proiektu bat izanik, ikasleek gaitasunak eta curriculum-edukiak eskuratuko dituzte. Proposamena gure lurraldetik garatuta eta planifikatuta dagoen arren, lantzen diren gaitasunak eta edukiak gainontzeko lurralde eta demarkazio eskolapioekin bat etorriko dira.
Proiektua garatzeko 6 jarduera diseinatu dira eta, ahal bada, hamar asteetan egitea gomendatzen dugu, kronograma honen arabera: 
- JARDUERA: Kolunpioak
- JARDUERA: Laukitxoren istorioa
- JARDUERA: Munduko mapa
- JARDUERA: Elkartasun kalejira prestatzen
- JARDUERA: Roquiren haserrea
- JARDUERA: Pertsonaiak
Funtsezkoa da kontutan izatea proiektu hau aurrera eramateko ez dela gelako denbora guztia erabili behar, astean ordu batzuk baino ez baitira beharko. Beharrezkoa da argitzea ikastetxe bakoitzean erabaki behar direla aurrera eraman nahi diren saio eta jarduerak, inplikatutako ikasgaien programazioari egokitu ahal izateko (Proiektu osoa aurrera eramatea gomendatzen dugun arren). Proiektua zuena egin behar duzue, eta ikastetxe eta talde/gela bakoitzaren errealitatera egokitu.
Proposaturiko jarduera guztien deskribapenak Anexo 1. APS actividades 3-6 años dokumentuan daude.
OHAR GARRANTZITSUA: Ikasgelan IeZ metodologia aurrera eramateko zailtasunak edukiko bazenitu, proposamena erraztu daiteke gutxienez, 1 eta 4 jarduerak gauzatuz edo gure proiektuekin lotura duen beste jardueraren bat eginez.
Anexo 1. APS actividades 3-6 años (infantil)EUSK
Dokumento hauek ere beharko dituzu:
006INF. Infografía personajes EUSK .pdf




