Jokoaren bidez
Data: 2023(e)ko Azaroak 18
Arloak:
Ikuspegi globala-lokala
Kulturartekotasuna
Adina:
- 3-5
Helburuak :
- Pertsona migratzaile baten komunikazio-zailtasunez jabetzea.
- Harrera adin txikitik lantzea
- Haurtzaroan ezartzen diren harremanetatik ikastea eta gizarteratzeko prozesuak errazteko beharraz hausnartzea.
Valoración:
Kalasanz Kideaken saio honetan familiak ere gonbidatu ditzakegu. Gure seme-alabek asko dute guri irakasteko.
Jesus agurtzeko otoitz txiki batekin hasiko gara, ohitura dugun bezala.
Ondoren, Elkartasun Kanpainaren helburua gogoraraziko diegu, adin horrekin lanean ari garen Pertsona Migratzaileen Harrera proiektuan gehiago zentratuz. Pertsona migratzaileen errealitatea testuinguruan jarriko dugu.
Testuingurua argitu ondoren, migratzen duen pertsona baten zailtasun nagusietako bat hizkuntza izan daitekeela azalduko dugu. Izan ere, litekeena da bere herrialdean gure hizkuntza bera ez hitz egitea. Hurrengo bideoa ikustera gonbidatzen zaituztegu:
BLUEY zatia(DISNEY, 2022): https://www.youtube.com/watch?v=PA3ggpuQXe4
Neska-mutilak bideoaren inguruan hitz egitera gonbidatuko ditugu. Protagonistarentzat erraza izan da lagun berri bat egitea hizkuntza ezberdina hitz egiten dutenean? Elkarrizketa honetan, jolasa harrera lantzeko tresna izan daitekeela azalduko dugu eta hitzik esan gabe jolastea proposatuko diegu. Jolasten ari direla zerbait esan nahi badute, momentuan asmatutako hizkuntza batean izan beharko du, iñorrek ez dakien hizkuntza batean. Oihu egin dezakete, barre egin, salto egin…
Umeak jolasean daudela, harrera hori zein naturaltasunez eta erraz egiten duten ikusiko dugu. Ondoren, familiekin hitz egingo dugu, erabil daitezkeen beste tresna batzuei buruz (haur-jolasak bezain indartsuak), gure komunitateetan, gure auzokideekin eta abarretan sartzen diren migratzaileen harrera eta integrazioa errazteko. Eta horiek praktikan jartzera eta zabaltzera gonbidatuko ditugu.
Amaitzeko, azken otoitza egiteko Mendekosteren irakurketa irakurriko dugu eta ondorengo eskaerak egingo ditugu: ezberdin hitz egiteko beldurrik ez izateko laguntza, beste era batera jokatzeko indarra eta ATZERRIKOEI HARRERA egokia egiteko laguntza eskatuko dugu. Berak bakarrik eman diezaguke hesi hoiek hausteko behar dugun argia eta ausardia.
Eranskina: Jokoaren bidez.
Arduera hau 2023-24 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da.