Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Altxa zure pintzela mundu hobeago baten alde

Data: 2022(e)ko Azaroak 10

Arloak:
Kulturartekotasuna
Bazterkeriaren aurkako borroka

Adina:

  • 8-10
  • 10-12

Helburuak :

  1. Itaka-Escolapios sarearen hezkuntza, pastoral eta eraldatze lana ezagutu eta sustatzea, bere egitekoaren ardura bere gain hartzeko eta bere bideragarritasuna ahalbidetzen duen ohiko gastua estaltzen laguntzeko.
  2. Eskolapioen ikastetxeen izaera eraldatzailea nabarmendu, berrikusi eta sustatu, EDUCA eskainiz, gizarte-eraldaketarako hezkuntza-zentroen laguntza-sare eta konexio gisa.
  3. Proposatutako kanpaina aurrera eramaten duten zentroetako 8 eta 11 urte bitarteko haurrak sentsibilizatzen laguntzeak, zentro eskolapioago eta eraldatzaileago izateko aurrera pausoak ematen ditzake, denontzako bizitza duin bat eraikitzeko xedearekin belaunaldi gazteak entzutera gonbidatzen duen Hezkuntza Itun Globalaren proposamenaren ildotik.
  4. Proiektu eta misio hauen ulermen erraztea, boluntariotza bizimodu gisa aurkeztuz.
  5. Pertsona guztiei harrera egitearen garrantzia aurkeztea eta azaltzea, desberdintasunak gutxituz eta antzekotasunak goratuz.
Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Iraupena: gutxi gorabehera 45 minutuko 2 saio

Garapenaren gai nagusia Emaus probintziako migratzaileei egindako harrera proiektua ezagutzea eta lantzea da. Ikasleak egoera honen berri izatea eta aurtengo elkartasun kanpainaren beharrarekin lotzea nahi dugu.

Sentitu - Imajinatu - Aldatu formatuan oinarritzen gara jarduera sortzeko eta ikasleei ulermena errazteko. Etapa bakoitzean honako hau egingo dugu:

Sentitu: APM - Itaka Eskolapios-en aurkezpena

Lehenik eta behin, APM programa (Migratzaileentzako Akonpainamendua) eta Espainian migratzaileek bizi duten  errealitatea aurkeztuko dira. Horretarako, irakasleari https://www.youtube.com/watch?v=iNESZi1nEPA bideoa ikustea gomendatzen diogu non programa sakonki azaltzen den. Edo APM fitxa berrikustea (ikus 1. eranskina). Horrela, edukiak ikasle taldearen adinera eta ezaugarrietara egokitu daitezke.

Ondoren, ikasleek Migratzaileentzako Akonpainamendu programari buruzko trivial-galdeketa hau egin ahal izango dute: https://view.genial.ly/5f9867ada536360d0def4a6a/game-trivial

Imajinatu: Arte-tailerra

Bigarren zati honetan, ikasleek askatasunez adierazi behar dute ("pintzela altxatuz") migrazioaren, harreraren eta pertsonen eta haurren eskubideen inguruan duten iritzia. Horretarako, hainbat teknika landuko dituzte, hala nola collagea, pintzeladak, puntillismoa... eta injustiziaren kritika egiteko balio izan zuten pop arta edo arte urbanoa bezalako mugimendu artistikoak.

Hezkuntzako Arte, Plastika eta Ikusmena irakasgaian sartzea proposatzen dugu, hau zeharkako jarduera izan dadin eta gelako programazioan sartu ahal izateko.

Aldatu: Erakusketa

Azkenik, kanpainaren amaieran ikasleek egindako lanak gelako edo zentroko gune batean erakutsiko ditugu, hezkuntza komunitate osoak ikus ditzan. Horrez gain, "enkante" bat antolatu daiteke  eta bertan lan zehatz bat lortzeko eskaintzak egin ahal izango dira.



Jarduera hau 2022-23 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da