Bake-ontzia
Data: 2021(e)ko Abenduak 29
Arloak:
Bakea
Adina:
- 3-5
- 6-8
Helburuak :
- Familia bakea sustatzeko zaintza eta maitasun ingurunea dela erakustea.
- Neska-mutiko gisa gure familian bake-giroa faboratzeko egin ditzakegun ekintzak identifikatzea.
- Familiak eskola-dinamikan sartzea gure bake-ekintzak partekatzeko eta transmititzeko.
-
Anexos-BOTE-DE-LA-PAZ.zip -
EU-bake-ontzia.-ERANSKINAK.zip -
Annexes-Boîte-de-Paix.zip -
ENG.-Annex-Peace-Jar.zip -
PT.Pote-da-paz.zip
Valoración:
Calasanze-ek zioen: "Bakearekin gauza txikiak hazten dira; desadostasunarekin berriz gauza handiak desagertzen dira" esaerak dioena betetzea nahi dut. .
Eskola orduetan eskolan egiteko jarduera: 50 minutu
Beharrezko materiala:
-
-
- Audioa eta irudia proiektatzeko sistema.
- Potoak, ontziak... ikasle bakoitzak apaintzeko, edo baditugu eskura, poto bat edo kaxa bat egiteko edozein material: kartulinak, papera...
- Paper-zerrendak potoak apaintzeko.
- Material plastikoa: errotulagailuak, koloreak, argizariak, atzamar-margoak...
- Kola edo material itsaskorra potoko apaingarriak itsasteko.
-
PROPOSUTAKO JARDUERA
SENTITU: Biltzarra ospatu eta ikasleei mundu osoko familien irudi desberdinak erakutsiko dizkiegu: familia-egitura eta testuinguru desberdinak gauzatuko dugun dinamika kokatzeko. (IKUSTEN DUT - PENTSATZEN DUT- NIRE BURUARI GALDETZEN DIOT).
-
- IKUSTEN DITUGU: agertzen diren irudiak.
- PENTSATZEN DUT: zer ikusi dugun, zertaz hitz egingo dugun, zergatik ikusten ditugun familien irudiak. Eta ondoren: nolakoa da familia bakoitza, nola daude, zer egiten duten, nola sentitzen diren...
- NIRE BURUARI GALDETZEN DIOT: zein familiarekin identifikatzen nazi, nolakoa da nire familia...
Irudiak ikusi ondoren norberaren familiaren ingurukoa hausnarketak partekatzeko espazio labur bat irekiko dugu:
- nolakoa da gure familia
- zer da gure familiatik gehien gustatzen zaiguna
- noiz sentitzen garen triste, noiz haserretzen garen...
- egiten dugun zerk ateratzen digu irribarre bat, etxe barruan noiz gauden pozik
Eztabaida bakea, zoriontasuna, laguntza sortzen duten eta ongi sentiarazten diguten familian egiten ditugun ekintzekin lotuko dugu... abesti honen laguntzarekin. Bide desberdinak eskaintzen ditugu, hizkuntzaren arabera entzuteko: (Ingelesa; Peace edo gaztelania: Paz, paz, paz - Juanes)
IMAJINATU: Neska-mutikoei beren familietan bake-espazio bat sortzearen garrantzia erakutsi nahi diegu: elkarri laguntzea, zaintzea eta maitatzea. Horretarako, bake falta hori bistaratzen den irudi eta egoerak erakutsiko dizkiegu galdera batzuen lelopean: zer egin genezake pozik egoteko? zer behar da? nola lagundu daiteke?
Maitasunarekin, laztanekin eta besarkadekin, hitz politekin, zaintza-keinuekin eta arretarekin bizitzearen altxorra azpimarratzen duten familia barruan bizi ahal diren egoera guztiei esanahia emango diegu hausnarketa honetan.
ALDATU: Ikasleentzako motibazioa: Zer iruditzen zaizue zerbait eramaten badugu etxera elkarren artean zaintzearen, gure beharrei arreta ipintzearen garrantzia gogortzeko? Hausnarketa egin ondoren etxean eta gure familiarekiko dugun erantzukizunaren garrantzia azpimarratuko dugu arreta- eta bake-espazio bat sortzeko. Ez bakarrik nagusiak, guk ere lagun genezake. Horregatik apainduko dugu "BAKE KEINUAK NIRE FAMILIAN" potoa. .
Ikastetxe bakoitzaren antolakuntzaren eta logistikaren arabera, ikasle bakoitzak ontzi, poto... bat izango du apaintzeko jarduera egiten den unean. Plastikozko poto bat, botila bat edo potoak ezin badira lortu kartulinaz edo paperez egindako kaxa bat izan daiteke... leku bakoitzak dituen aukeren arabera.
Ikasturtearen eta ikasleen adinaren arabera egokituko da dinamika hau:
- 3 Urte: aurrez ebakitako paper zati bat emango zaie esaldi honekin: BAKE KEINUAK NIRE FAMILIAN. Bihotzak egongo dira inguruan. Haurrek atzamar-margoekin eta aztarnatxoekin margotuko eta apainduko dituzte bihotzak. Papera potoan itsatsiko dugu. Liburuak forratzeko plastikoa, zelo lodia edo kola erabil daiteke (azalerak onartzen badu).
- 4 urte: aurrez ebakitako paper zati bat emango zaie esaldi honekin: BAKE KEINUAK NIRE FAMILIAN hutsik dauden letrekin koloreztatzeko. Bihotzak egongo dira inguruan. Haurrek atzamar-margoekin eta aztarnatxoekin margotuko eta apainduko dituzte bihotzak. Papera potoan itsatsiko dugu. Liburuak forratzeko plastikoa, zelo lodia edo kola erabil daiteke (azalerak onartzen badu).
- 5 urte: aurrez ebakitako paper zati bat emango zaie eta bertan "BAKE KEINUAK NIRE FAMILIAN" esaldia idatziko eta papera apaintzeko maitasun marrazkiren bat egingo dute. Ikasleei laguntzeko ikusteko moduko toki batean idatziko ditugu hitz hauek letra larriz, letrak ere errepasatuko dituzte horrela. Papera potoan itsatsiko dugu. Liburuak forratzeko plastikoa, zelo lodia edo kola erabil daiteke (azalerak onartzen badu).
- Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailak: aurrez ebakitako paper zati bat emango zaie eta bertan beren familien marrazki bat egin beharko dute. Potoan itsatsiko dute. Liburuak forratzeko plastikoa, zelo lodia edo kola erabil daiteke (azalerak onartzen badu).
Eguna amaitzean neska-mutiko bakoitzak etxera eramango du apaindutako potoa familiartean bizi dituen bake-keinuekin betetzeko. Gozatzen dituzten, zoriontasuna ematen dien, laguntza sustatzen duten familiarteko bizipenak idatzi eta poto barruan sartu beharko dituztela azalduko diegu.
Familiei mezu bat bidali edo txartel edo txosten bat eman diezaiekegu, keinu honen zentzua azalduz eta parte hartzera gonbidatuz.
Jarduera hau 2022ko Bakearen Kanpainaren esparruan proposatzen da: ZEU ZARA ALDAKETA



