Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Konpromisoa hartzen dugu

Data: 2022(e)ko Azaroak 08

Arloak:
Bakea

Adina:

  • 8-10
  • 10-12

Helburuak :

  1. Itaka-Escolapios sareak lagundutako Barquisimeto, (Venezuela) proiektuaren lan hezitzaile, pastoral eta eraldatzailea ezagutzea eta sustatzea, guk ere euren eginkizunaren ardura hartzeko eta bideragarritasuna ahalbidetzen duen gastu arrunta estaltzen laguntzeko.
  2. Eskolapioen ikastetxeen izaera eraldatzailea nabarmendu, berrikusi eta sustatu, EDUCA eskainiz, gizarte-eraldaketarako hezkuntza-zentroen laguntza-sare eta konexio gisa.
  3. Proposatutako kanpaina aurrera eramaten duten zentroetako 8 eta1 1 urte bitarteko gazteak sentsibilizatzen laguntzeak, zentro eskolapioago eta eraldatzaileago izateko aurrera pausoak ematen ditzake, denontzako bizitza duin bat eraikitzeko xedearekin belaunaldi gazteak entzutera gonbidatzen duen Hezkuntza Itun Globalaren proposamenaren ildotik.
Adjuntos:

Valoración:

(2 votos, promedio:
Loading...
  1. 1. PROPOSAMENA: VENEZUELAN BOLUNTARIOTZA proiektua ezagutzen

Calasanzen esaldia: "Ez utzi hor bakearen alde otoitz egiten, Santu Guztiz Santua maiz azalduz, eta haurrekin gure bekatuen arabera zigortu nahi ez gaitzala eskatuz, baizik eta gugan errukia izan eta denok batera bedeinka gaitzala. (7-4-1629)”

Metodologia:

 

SENTITU: Herrialdearen errealitatea eta boluntariotza aurkeztea Barqusimeton.

Bakearen kanpainaren zentzua zein den azaldu ondoren, irakasleak Itaka Escolapiosek Barquisimeto hirian, Venezuelan (herrialdearen egoera politiko eta sozial zaila aurkeztuko da laburki) egindako lana azalduko du.

Bertan, Calasanz Kultur Etxeak Trompillo auzoko herri komunitateei ematen die zerbitzua. Haurrekin, gazteekin eta familia ahulekin hezkuntza-lana markatu da helburu gisa, pertsonen bizi-kalitatea modu integralean hobetzeko. Hori dela eta, ikastetxea Trompillo auzoko haur eta gazteen hezkuntza eta jarraipen akademikoari eskainitako gunea da.

Bost dira ikastetxean garatzen diren proiektuak: hezkuntza, eskola-laguntza, formaT, Calasanz nos Une eta balioak.

 

Proiektu hauek nolakoak diren hobeto ulertzeko, Venezuelako anaiek euren lana zertan datzan azaltzen diguten bideo hau ikusten hasiko gara:

https://youtu.be/qvEyI6kMPbs

Venezuelako Boluntariotzako proiektuen inguruan gehiago ezagutzeko, irakasleak animatu nahi ditugu proiektuaren fitxa kontsultatzera (ikus 1. eranskina)

 

IMAJINATU. Aurkeztutako proiektuari buruz hitz egitea eta hausnartzea.

Zenbat gauza egiten dituzten Venezuelan Barquisimetoko umeei laguntzeko! Itaka-Escolapios-en hezkuntza-lanaren inguruan gure ustez politenak diren gauzak komentatzeko ordua iritsi da.

Bideoa landuko dugu, galdera sorta bat eginez 1,2,4! (ikus 2. eranskina)

Jarduera hau egin ondoren, Itaka-Escolapios Venezuela boluntariotzaren lanaz gehien gustatzen zaiguna, zein iruditzen zaigun onena eta, gainera, gure ikastetxean zer aplika dezakegun erabakiko dugu.

Komentatu ditugun gauzetatik abiatuta, azken galdera bat botako dugu asanbladan erantzuteko: Nola hobetu dezakegu gure ingurune hurbileneko giroa eta elkarbizitza?

Ideia-jasa egingo dugu. (Arbelean ideia guztiak idatziko ditugu, eta gero, pixkanaka-pixkanaka, denon artean zehaztu eta lehenetsiko ditugu)

ALDATU. Konpromisoa hartzen dugu.

Ikasi eta iradoki dugun guztiarekin, denbora tarte jakin batean egiteko lan batzuk aukeratuko ditugu (ikasgelako errutina aldatzeko, etxean egiteko, familiarekin edo behar den tokian astebete, hilabete edo hiruhileko batez egiteko).

Lanaren jarraipen-fitxa bat prestatuko dugu (3. eranskina ikusi), eta irakasle bakoitzak zehaztutako denbora-tartea amaitzean lorpenak berrikusiko ditugu taldean-klasean. Gure ingurunea "mundu hobea" izateko konpromisoa hartzen ikastea da kontua.

Azkenik, ondorioen zati bat Itaka-Escolapios-ek gure ikastetxean egindako ekintzari buruz hitz egin dezakegu, eta nola parte hartu dezakegun kanpainatik haratago. Horrelako ekintzak, adibidez:

 - Gure familiek egiten duten ekarpen ekonomikoa.

 - Calasanz mugimendua (mugimendua dagoen tokietan).

 - Jantoki bekak (bekak dauden tokietan).

 - Elkartasunaren Jaia / Itaka mugitzen da / (proiektu baterako dirua biltzeko edozein ekitaldi), etab.



Jarduera hau 2022-23 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da