Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Zertarako behar ditut oinak?

Data: 2021(e)ko Urriak 23

Arloak:
Garapen jasangarria

Adina:

  • 6-8
  • 8-10
  • 10-12

Helburuak :

  • Ikastetxera joateko dauden garraiobide desberdinak aztertzea.
  • Ikastetxean ibilgailu pribatuaren erabilera aztertzea.
  • Ibilgailu pribatuan oinarritutako mugikortasunak dituen kalteak aztertzea, batez ere CO2-a isurtzeari dagokionez.
  • Hezkuntza komunitatearen mugikortasuna hobetzeko alternatiba bideragarriak proposatzea, bide jasangarriagoak bilatuz.

Autor: Junta de Andalucía “KiotoEduca: Fichero de actividades de Sensibilización Ambiental y Propuestas Didácticas para el Desarrollo del Currículo”

Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Garraioak eragin handia du ingurumenean. Hori faktore erabakigarria bilakatzen ari da gizarte osoari eragiten dioten ingurumen-arazo larri eta konplexuenetako batzuen kasuan, hala nola, klima-aldaketari dagokionean. Izan ere, horrek eragin nabarmena du hirian eta bertan bizi diren biztanleen egunerokotasunean.

Era berean, auto pribatuak erabiltzeko joera handitu izanak areago egiten ditu garraioak eragindako ingurumen-arazoak. Gaur egun autoak efizienteagoak diren arren, kopurua hainbeste handitu da, ezen herrialdeko energiaren erdia gastatzen baitute eta, 1990-2008 arteko Inbentarioaren arabera, errepideko garraioek isurtzen zituzten 92,315 CO2 tonaren baliokidea isurtzen dute.

Azken ikerketen arabera, autoz egiten diren bidaien % 45 3 km (30 minutu oinez) baino laburragoak dira eta bidaien % 10 500 metro baino gutxiagokoak (5 minutu oinez). Ohikoa da eskolara, lanera edo erosketak egitera autoz joatea, nahiz eta distantzia laburrak izan. Horrek ikastetxera oinez edo bizikletaz ibiltzea eragozten die haurrei eta, haurrek autonomia lortzea saihesteaz gain, auto-ilarak txikiak sortzen ditu ikastetxeen inguruan eta berotegi-efektuko gas kantitate handiak sortzen ditu.

Jarduerarekin hasteko, ideia-jasa bat egingo dute ezagutzen dituzten garraiobide kopuruaren inguruan. Erantzunak arbelean idatziko dituzte eta, ondoren, ikastetxera joateko erabil daitezkeenak aterako dituzte zerrendatik. Jarduera horrek gaiaren aurkezpena egiten eta hainbat kontzeptu argitzen lagunduko digute, besteak beste, garraiobideak zer diren eta garraio publikoa eta pribatua zer diren.

Ondoren, ikasleei iradokiko zaie euren etxea kokatzeko gelako iragarki-taulan ipinitako herriko mapa batean, baita etxetik ikastetxerako bidea markatzeko ere.

Jarduerarekin jarraitzeko, “mugikortasun fitxa” beteko dute banaka. Norberaren eta gainerakoen bidaiatzeko ohituren inguruan hausnartzeko balio du, baita horien arteko desberdintasunak eta antzekotasunak ezagutzeko ere. Fitxaren azken zatian, garraiobidearen arabera ikastetxera bidean isurtzen den CO2 kantitatea kalkulatzeko formula bat dago.

Ondoren, egindakoa bateratu eta emaitzak aterako dituzte. Pertsona bakoitzak isurtzen duen CO2 kopuruaren batuketa egin eta ikasturteko eskola-egunekin biderkatuko dute.

CO2-aren isuria murrizteko beste modu batzuen inguruan galdetuko zaie ikasleei.


5. eranskina: “Zertarako behar ditut oinak?”
Zenbateko distantzia dago zeure etxetik ikastetxera?
Zein garraiobide erabiltzen duzu?
Zenbat denbora behar duzu ikastetxera iristeko?
Zailtasunik aurkitzen al duzu bidean?
Zer egitea gustatzen zaizu etxetik ikastetxerako bidean?
Emisioak kalkulatzeko faktoreak
Kotxea 100 km 15 kg CO2 (ibilgailuko)
Motorra 100 km 3,5 kg CO2 (ibilgailuko)
Autobusa 100 km 6,5 kg CO2 (pertsonako)
Trena edo metroa 100 km 3,5 kg CO2 (pertsonako)

Datu hauek gutxi gorabeherako batez bestekoak dira, ez ofizialak. Egin beharreko kalkuluetarako erreferentzia gisa baino ez dira erabili behar. IDAEko (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua) eta beste iturburu batzuetako taulak kontuan hartuta egin dira.

 
 Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: