Hondar-aleak batuz
Data: 2021(e)ko Urriak 23
Arloak:
Garapen jasangarria
Adina:
- 3-5
- 6-8
- 8-10
- 10-12
- 12-14
- 14-16
- 16-18
Helburuak :
- Ikasleek klimaren aldeko ekintza zuzenak antola ditzaten sustatzea.
- Ekintza txikiak elkartuz gauza esanguratsuak egin daitezkeela ikusaraztea.
Autor: Junta de Andalucía “KiotoEduca: Fichero de actividades de Sensibilización Ambiental y Propuestas Didácticas para el Desarrollo del Currículo”
Adjuntos:- Anexo-Compromiso-individual.docx
- EN_-Compromiso-individual-sumandogranosdearena.docx
- EUSK.banakako-konpromisoaren-fitxa.docx
- FR.-FICHE-D’ENGAGEMENT-INDIVIDUELLE.docx
- PT.Compromisso-individual-sumandogranosdearena.docx
Valoración:
Ingurumen hezkuntzaren helburu garrantzitsuetako bat da pertsonek kontzientzia hartzea eta horiek sentsibilizatzea, hori eginez modu arduratsuan jardun dezaten. Horrela, ulertzen dugu oinarrizkoa dela ingurumenarekiko jarrera arduratsuagoa izatea jarduera hezigarriak arrakasta izan dezan. Hori dela eta, konpromiso-jarduera hau egitea proposatzen dugu. Horren helburua da ikasleak konpromisoa hartzea klima aldaketaren arazoari irtenbideak bilatzeko, euren hondar-alea jarriz.
Ikasle bakoitzak banakako konpromisoaren inguruko fitxa bat beteko du (eranskina: banakako konpromisoa) Gomendagarria da gehieneko konpromiso kopuru bat proposatzea arlo bakoitzeko (etxea, ikastetxea eta auzoa), onargarriak eta egingarriak izan daitezen. Taldearen ezaugarrien arabera, neurri bat edo bi proposatu daitezke arloko. Behin fitxa beteta eta sinatuta, ulertu behar dute jokabidearen inguruko konpromiso bat hartu dutela eta ondorioz, prest egon behar dutela aukeratu dituzten ekintzak gauzatzeko.
Jarraian, garrantzitsua da eztabaida bat sortzea bakoitzaren ekintzek klima aldaketaren aurkako borrokan duten garrantziaren inguruan. Batzuetan, baliteke ekintzok hutsalak iruditzea eta horrek neurriak hartzeko gogorik ez izatea eragitea. Baina, aldaketara jende asko batzen bada, ekintza txikiok ekintza garrantzitsu bihurtzen dira.
Ikasleek konpromisoa hartu zutenetik denbora apur bat igaro ondoren, irakasleak euren konpromisoen inguruan galde diezaiekete, horiek betetzen ari diren, zein zailtasun izaten ari diren eta abar jakiteko. Gainera, garrantzitsua da ikasleak animatzea lanean jarrai dezaten, funtsezkoa delako etengabe jardutea epe luzera iraungo duten ohiturak hartzeko.
Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: