Hartu hitza
Data: 2022(e)ko Azaroak 10
Arloak:
Kulturartekotasuna
Bazterkeriaren aurkako borroka
Adina:
- 12-14
- 14-16
Helburuak :
- Itaka-Escolapios sareak lagundutako Barquisimeto, (Venezuela) proiektuaren lan hezitzaile, pastoral eta eraldatzailea ezagutzea eta sustatzea, guk ere euren eginkizunaren ardura hartzeko eta bideragarritasuna ahalbidetzen duen gastu arrunta estaltzen laguntzeko.
- Eskolapioen ikastetxeen izaera eraldatzailea nabarmendu, berrikusi eta sustatu, EDUCA eskainiz, gizarte-eraldaketarako hezkuntza-zentroen laguntza-sare eta konexio gisa.
- Proposatutako kanpaina aurrera eramaten duten zentroetako 3 eta 12 urte bitarteko haurrak sentsibilizatzen laguntzeak, zentro eskolapioago eta eraldatzaileago izateko aurrera pausoak ematen ditzake, denontzako bizitza duin bat eraikitzeko xedearekin belaunaldi gazteak entzutera gonbidatzen duen Hezkuntza Itun Globalaren proposamenaren ildotik.
- Proiektu eta misio hauen ulermen erraztea, boluntariotza bizimodu gisa aurkeztuz.
- Pertsona guztiei harrera egitearen garrantzia aurkeztea eta azaltzea, desberdintasunak gutxituz eta antzekotasunak goratuz.
-
04.01.03c-Anexo-1.-Sinopsis.pdf -
EXPRESATE-ACOMPANAMIENTO-EMAUS.pdf -
Adierazi-EMAUS.pdf -
04.01.03c-Annexe-1.-Synopsis.docx -
EXPRIME-TOI-Accompagnement-EMAUS-1.pdf -
04.01.03c-Annex-1.-Synopsis.docx -
SPEAKOUT-Accompaniment-EMAUS.pdf -
04.01.03c-Anexo-1.-Sinopse.docx -
SE-EXPRESSE-EMAUS-PORT.pdf
Valoración:
Iraupena: gutxi gorabehera 45 minutuko 2 saio
Garapenaren gai nagusia Senegaleko migratzaileen harrera da. Ikasleak egoera honen berri izatea eta aurtengo elkartasun kanpainaren beharrarekin lotzea bilatzen dugu.
Sentitu - Imajinatu - Aldatu formatuan oinarritzen gara jarduera sortzeko eta gazteei ulermena errazteko. Etapa bakoitzean honako hau egingo dugu:
Sentitu: "Binta eta ideia bikaina" film laburra
Lehenik eta behin, film laburra jatorrizko bertsioan azpitituluekin ikusiko dugu hurrengo estekan https://www.youtube.com/watch?v=meLXFLl1FE8
- eranskineko sinopsia kontsulta dezakezu, irakurri ondoren, sarrera labur bat egin dezazun zure ikasleei film laburra ulertzen laguntzeko.
Imajinatu: Bideo-foruma
Jarraian, eta modu gidatuan, solasaldi bat egingo dugu, film laburraren inguruan dugun iritzia azaltzeko eta ondoren galdera hauei erantzungo diegu:
- Uste duzu filmak gaiaren alde egiten duela edo jarrera zehatzik agertu gabe bistaratzen duela?
- Nola sentitu duzu pelikula ikustean? Saiatu zugan sortu dituen sentsazioak identifikatzen.
- Biktimarekin edo biktimekin identifikatuta sentitu zara?
- Uste duzu filmean agertzen dena gaur egun gertatzen den zerbait dela? Nola? Zertan ikusten duzu?
Aldatu: Gutuna
Azkenik, beren lurra utzi eta eurena ez den herrialde batean bizi behar duten pertsonen errealitatea aztertzera gonbidatuko ditugu ikasleak. Express yourself misioari lotutako proiektuen fitxak kontsultatu ditzakezu (ikus eranskinak)«Bidezkoa iruditzen zaizu hori?» galderatik abiatuta bizi dituzten egoera batzuk eztabaidatuko dituzte.
Ondorioen ostean, alkatetzara, lehendakaritzara, zuzendaritzara, etab. gutun bat idaztea proposatzen da, zer gertatzen den eta hori aldatzeko konponbiderik pentsa dezaketen azalduz.
Hezkuntzako Gaztelania edo Gizarte irakasgaietan sartzea proposatzen dugu, hau zeharkako jarduera izan dadin eta gelako programazioan sartu ahal izateko.

Jarduera hau 2022-23 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da



