Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Nazio Batuen arabera, honako hauxe da bakearen kultura: “indarkeria gaitzetsi eta gatazkak prebenitzen dituzten balioen, jarreren, jokabideen eta bizimoduen multzoa da, eta, horretarako, haien sustraiei egiten diete eraso, gizabanakoen, taldeen eta estatuen arteko elkarrizketaren eta negoziaketaren bidez”. Hezkuntzak zeresan handia dauka arlo honetan, berdintasuna elkarbizitza sozial onerako oinarri sendo moduan sustatzen duen inklusioan dagoelako oinarrituta.

Busqueda Avanzada

Bakearen aldeko ipuinak

Objetivos:

  1. Jarrera baketsuak ulertzen eta praktikatzen hastea, norberaren eta besteen emozioak ezagutuz.
  2. Bizikidetzarako eta enpatiarako oinarrizko trebetasunak garatzea, eguneroko bizitzan gatazkak konpontzeko irtenbide erraz eta baketsuak bilatuz.

Cuéntalo… y hazlo realidad

Objetivos:

Abestu dezagun bakearen alde!

Objetivos:

  1. Beldurra, kezka eta enpatia bezalako emozioak identifikatzea.
  2. Sufrimendu-errealitateak bizitzen edo bizi izan dituzten pertsonen harrera-jarrerak garatzea.
  3. Otoitza, kristauek dugun bakerako bideetako bat bezala identifikatzea.

Nire lekua mundua da, nire lekua bakea da

Objetivos:

  1. Hezkuntza komunitate osoarekin batera bakearen aldeko kezka, ekintza eta otoitza partekatzeko gune bat ospatzea.
  2. Munduko hainbat lekutan bizi den bidegabekeri eta mina ikustaraztea.
  3. Eskola-eremuan kristauen eta eskolapioen batasuna sustatzea.

Bakea behar duten lekuak

Objetivos:

  1. Gaur egun munduan dauden gerra/gatazka ezberdinen errealitateari begirada zabal batez begiratzea.
  2. Gerran dauden lurraldeetako biztanleek bizi duten errealitatearen inguruko sentsibilizazioa.
  3. Errealitate horien ikusgarritasunean eta bakearen aldeko mezuen zabalkuntzan jarrera konprometitua sustatzea.
  4. Sare sozialak salaketarako, hausnarketa kritikorako eta elkarrizketa, bizikidetza, Giza Eskubideen defentsa eta bakearen kultura sustatzeko gune gisa proposatzea.