Bakea behar duten lekuak
Data: 2024(e)ko Urtarrilak 08
Arloak:
Bakea
Adina:
- 14-16
- 16-18
Helburuak :
- Gaur egun munduan dauden gerra/gatazka ezberdinen errealitateari begirada zabal batez begiratzea.
- Gerran dauden lurraldeetako biztanleek bizi duten errealitatearen inguruko sentsibilizazioa.
- Errealitate horien ikusgarritasunean eta bakearen aldeko mezuen zabalkuntzan jarrera konprometitua sustatzea.
- Sare sozialak salaketarako, hausnarketa kritikorako eta elkarrizketa, bizikidetza, Giza Eskubideen defentsa eta bakearen kultura sustatzeko gune gisa proposatzea.
Valoración:
Iraupena: 40-50 minutu
Beharrezko materialak: musika, interneterako konexioa, bozgorailu
1.Otoitza
Aurtengo leloaren abestia entzun "Mi lugar"
https://www.youtube.com/watch?v=XDCQ_FThvOQ
Otoitza (Nazio Batuen Erakundea) https://pastoralsj.org/recursos/oraciones/210
Jauna, gure Lurra astro txiki bat besterik ez da,
unibertsoaren neurrigabetasunean galdua.
Gure zeregina astro hau planeta bihurtzea da,
gerrengatik beldurtuta bizi ez gaitezen,
jasanezina den gosea desagertzen ikus dezagun.
Ez gaitezen bizi ideologia, arraza edo kolorearen arabera bananduak.
Emaiguzu indarra gaurtik aurrera
gogo eta ilusioz beterik jarduteko,
noizbait gure seme-alabek
eta gure seme-alaben seme-alabek
harrotasunez "anai-arreba" dei daitezela elkar.
2.Elkarrekin hausnartzen:
ORDENAGAILUA ETA PROIEKTOREA BADITUZU: Ikasle bakoitzaren ordenagailuan edo gelako pantailan aurkezteko Geniallya:
https://view.genial.ly/65b6a5c49e2995001469cd75/interactive-content-bakea16-18
Bertan, gaur egungo gatazka armatuei buruzko informazio orokor eta espezifikoetarako loturak aurkituko ditugu. Ikasleak 4-5eko taldeetan banatu eta talde bakoitzak ordenagailu bat izatea izango litzateke egokiena. Ondoren, talde bakoitzak bere lurraldea aukeratu eta honen inguruan aurkitzen duen informazioa bilduko du. Informazio gehiago lortzeko, pantaila orokorrean agertzen diren botoi interaktiboak sakatu behar dituzte.
Erabilitako erreferentzia-orri nagusia honako hau da (Geniallyan ere esteka duzue): https://www.bbc.com/mundo/articles/cprpn7re7dxo
Gaur egun gatazka egoeran bizi den lurralde jakin baten aukeraketa ona egin ahal izateko, hasiera batean talde bakoitzari webguneko bisita panoramikoa egitea proposatuko zaio. Komenigarria da, Ukraina eta Gazako gatazkaz haratago joateko eskaera egitera, horiek baitira gure hedabideen informazio agendan ikusgarritasun handiena dutenak. Gatazka baten ikusgarritasunari eragiten dioten faktoreei buruzko informazio jakin bat ere ematen da (horri buruzko hausnarketa orokorra ere susta daiteke).
Talde bakoitzak gatazka bat aukeratu behar du eta errealitate horri buruzko informazioaren lanketaren ondoren, galdera hauek landu:
1.- Nola izan daiteke egun bat herrialde horretan bizi den zure adineko pertsona baten bizitzan?
2.- Zer elkarbanatuko luke sare sozialetan gazte horrek? Goazen imajinatzera nolakoa izango litzatekeen gazte horrek gaur argitaratuko lukeen reel-a.
ORDENAGAILU eta PROIEKTORERIK GABE:
Irakasleak Geniallyan agertzen den gatazketako bat aukeratu dezake eta informazioa inprimitu, ikasleekin elkarbanatzeko. Informazio honen lanketaren ondoren, gai eta hausnarketa hauek landuko dira:
1.- Nola izan daiteke egun bat herrialde horretan bizi den zure adineko pertsona baten bizitzan?
2.- Zer elkarbanatuko luke sare sozialetan gazte horrek? Goazen imajinatzera nolakoa izango litzatekeen gazte horrek gaur argitaratuko lukeen reel-a.
3.Sormen proposamena: Errealitatea erakusten duen REEL-a
Talde bakoitzak elkarbanatuko duen Reel bat sortu beharko du, lehen aukeratutako lurraldearen egoerari ikusgarritasuna emateko. Horretarako, kartelak egin ditzakete (adibidez, "I love"-ren irudia..." eranskinetan aurkituko duzuena), keinuak, koreografiak, marrazkiak... Eskura dauden baliabideak eta Instagramen ibiltzeko dituzten trebeziak erabiliz, gure inguruko askorentzako ezezaguna izan daitekeen gatazkaren baten berri emango da.
Jarduera hau 2024ko Bake Kanpainaren testuinguruan proposatzen da