Berdintasunaren inguruko eztabaida
Data: 2021(e)ko Urriak 22
Arloak:
Hezkidetza
Bazterkeriaren aurkako borroka
Bakea
Adina:
- 12-14
- 14-16
- 16-18
- +18
Helburuak :
- Berdintasunaren kontzeptuari buruz hausnartzea
- Izaera kritikoa sortzea
- Eztabaiden dinamika ulertzeko gai izatea.
- Besteen ideiak errespetatzea.
- Gogoeta egiteko gaitasuna edukitzea eta iritzi pertsonalak arrazoitzeko gai izatea.
Valoración:
Jardueraren azken helburua da gelan genero berdintasunaren inguruko eztabaida sortzea. Horretarako, ikasleek landu nahi duten berri, editorial edo artikulu bat bilatu beharko dute Interneten. Horretarako hainbat aukera daude:
- AUKERA 1: Ikasle guztiek irakasleak aukeratutako testu bat landuko dute.
- AUKERA 2: Taldeka, elkarlanean landuko duten testu bat aukeratuko dute.
- AUKERA 3: Ikasle bakoitzak landu nahi duen testu bat bilatu eta aukeratuko du.
- Hautatutako aukeraren arabera, ikasleei lantzeko testua emango zaie edo, bestela, testu bat aukeratzeko denbora.
- eranskineko “Semaforoa” pentsamendu errutina honela osatzea proposatuko diegu: semaforo gorrian adieraziko dute testuko zein ideiarekin ez dauden ados. Semaforo laranjan, nolabait ados dauden ideia bat adieraziko dute eta berdean, berriz, erabat ados dauden ideia bat. Errutina hori lantzearen inguruko xehetasun gehiago lortu nahi badituzu, irakurri hau: http://rutinasdepensamiento.weebly.com/el-semaacuteforo.html
- Eztabaidarako esaldi hau proposatzen dugu: «Gizonak eta emakumeak berdinak gara». Beste edozein esaldi proposatu daiteke baina ikasleen artean iritzi desberdinak sortzen dituen esaldiren bat izan behar du.
- Gelan eztabaida bat sortuko da, moderatzaile batekin
- Eztabaida amaitutakoan, 2. eranskinean aurkituko dugun pentsamendu errutina osatuko dute ebaluazio eta ondorio gisa.
- Nahi izanez gero, lortutako ondorioak elkarlaneko taldeetan parteka daitezke, baita talde handian ere.
Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da: