BERDINTASUNA IRABAZLE
Data: 2021(e)ko Urriak 22
Arloak:
Hezkidetza
Adina:
- 3-5
- 6-8
- 8-10
- 10-12
- 12-14
- 14-16
- 16-18
- +18
Helburuak :
-
Ikasleak errespetuaren eta berdintasunaren baloreen inguruan sentsibilizatzea eta sentsibilizazio hori ikastetxe eta ikastetxearen ingurune osora zabaltzea.
-
Ikasleak eta hezkuntza-komunitatea inplikatzea kontzientzia hartzeari eta esplizituki emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde agertzeari dagokionez.
Valoración:
BERDINTASUNA IRABAZLE.
Hezkidetza(1) eta berdintasun eraginkorra sustatzen duten kartelen lehiaketa-erakusketa.
Aukerak askotarikoak izango dira jarduera egin nahi den ikasleen adinaren arabera.
Lehiaketa bat antolatu daitekeen arren, jardueraren izaera mugatu ere egin daiteke, esanez irabazlea “gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna” dela eta, ondorioz, ez dagoela berdintasuna baino sari hoberik. GJHa (2)honako hau proposatzen du:“Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea”
Gelan 5. GJHa landuko dugu. Horretarako, hausnarketaren sakontasuna egokituko dugu ikasleen adinera, erabilgarri dagoen denborara eta berdintasuna sustatzeko planifikatutako gainerako jardueretara.
Komenigarria da jarduerarekin hastea adieraziz berdintasuna sustatu behar duen gizarte batean bizi garela eta mutil, neska eta gazteek ere berdintasun hori susta dezaketela.
Jarduerarekin hasteko, ikasleek desberdintasunaren inguruan duten pertzepzioa aztertu daiteke, eurei galdetuz ea desberdintasunean bizi diren edo desberdin sentitzen diren eta, erantzuna edozein izanik ere, ea uste duten helduen gizartean gizon eta emakumeek eskubide berdinak dituztela.
Gaia lantzeko hainbat modu daude:
Unicef-en genero berdintasunerako programak hausnarketarekin lagun gaitzake: https://www.unicef.org/es/equality-de-genero
Badago dinamika bat ikusi edo egin dezakeguna gaiari heltzeko, lehen hezkuntzan batez ere. Lan bera egiteagatik gizon eta emakumeek lortzen duten ordainsari desberdintasunarekin lotuta dago. Gelan ikus dezakegu edo esperimentua ikasleekin egin, zein emaitza ateratzen diren ikusteko eta eztabaida sortzeko (dinamika hau egitea kanpainaren beraren barruko jarduera bat izan daiteke)
azpitituluak gazteleraz:
Ingelesezko azpitituluak:
Gaztelaniazko beste bertsio bat:
Jarduera prestatzen lagun dezakeen beste bideo bat:
Ondorioak izan beharko luke desberdintasuna badagoela eta haren kontra egin behar dela, baina, nola? Ikastetxetik, hau da, euren espaziotik neurriak hartzeko moduak bilatuz. Horretarako, jarrera sexisten aurrean adi egon behar dugu lehenik, haiei aurre egin ahal izateko. Taldeari, gelari, mailari edo zikloari aukera eman diezaiokegu ikastetxean edo kanpora begira antola dezaketen ekintzaren bat identifikatzeko.
Ateratzen dena gorabehera, gure inguruan berdintasuna sustatzeko zerbait egitea proposatzen dugu. Elkarlanean berdintasunaren aldeko hainbat lelo sortzeko gonbita luzatzen diegu eta denen artean horietako bat edo batzuk aukeratzekoa.
Ondoren, lelook idatzi ditzakegu eta horma-irudi batean leloei laguntzeko marrazki bat egin. Hainbat modutan egin daiteke: eskuz, ordenagailu bidez, taldeka, bakarka, etab.
Ondoren, jarduerak kanpora begirako osagai eraldatzaile bat izan dezan, horma-irudi horietako batzuk auzoko hainbat lekutan ipin daitezke edo kanpotik ikusgai dauden ikastetxeko hainbat lekutan.
Formatua errazteko, horma-irudia egiteko txantiloi bat erantsi dugu, nahieran aldatu eta egokitu daitekeena ikastetxearen izena eta logotipoa txertatzeko.
(1) Hezkidetza genero berdintasunaren eta sexuaren araberako diskriminaziorik ezaren printzipioan oinarritutako hezkuntza metodo bat da. Hezkidetzak esan nahi du genero bat bestearen gainetik jartzen ez duten mendekotasun harremanik ez ezartzea, baizik eta emakume eta gizonen errealitateak eta historia baldintza berdinetan txertatzea, desberdintasunak aitortuta berdintasunean hezteko. (2) Garapen Jasangarriaren Helburuak : https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/gender-equality
Jarduera hau 2021-2022 elkartasun-kanpainaren esparruan proposatu da:




