EEPP Mozambiken
Data: 2021(e)ko Abenduak 30
Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Bakea
Adina:
- 14-16
- 16-18
- +18
Helburuak :
- Itaka Escolapios-en presentzia eta han duen misioa ezagutzera ematera Mozambiken eta bertan
- Herrialdeko neska-mutikoek bizi dituzten eskola-errealitateei buruz kontzientziatzea, pandemiaren ondorioz sortutako egoera kontuan hartuta.
- Herrialdeak jasaten duen gatazka armatuari eta Pemba hirian gauzatzen den harrera lanari buruzko sentsibilizazioa gauzatzea.
- Gatazka honen ondorioz errefuxiatutako pertsonek bizi dituzten egoera pertsonalekiko enpatia faboratzea, begirada zabalduz errealitate horrekin konektatzeko.
- Kausarekiko konpromiso aktiboa sustatzea ikasleengan, Mozambikeko errealitatea zein ikusgarritasun beharrean dagoen beste edozein kausa sozial sareen bidez hedatzera gonbidatuz.
- EEPP-Mozambique.pdf
- EU.-EEPP-Mozambiken.pdf
- PT.-EEPP-Mozambique.pdf
- FR.-EEPP-Mozambique.pdf
- ENG.-EEPP-Mozambique.pdf
Valoración:
Calasanze-ek zioen: Otoitzarekin eta ekintzekin Jainkoaren benetako bakea eta elkartasuna lortuko da.
Eskola orduetan eskolan egiteko jarduera:50 minutu
Beharrezko materiala:
-
- Ordenagailua edo Internetera konexioa eta bozgorailuak dituen beste gailuren bat.
- Genially aurkezpena
- Proiektorea
- Folioak edo/eta kartulinak
- Errotulagailuak edo beste margo batzuk
- mugikorra edo kamera
-
Bake Misioan eta Giza Eskubideetan dagoen jarduera honek hausnarketa eta nazioartean ekintza konkretuekin konpromisoa hartzeko bultzada faboratzen ditu. 15 urte baino gehiago dituztenentzat pentsatutako jarduera da. Nazioarteko testuinguruan kokatua, Mozambikeko errealitatean konkretuki. Mozambike eraso hirukoitz egoeran dago: gatazka armatuak, larrialdi klimatikoa eta COVID-19 pandemia. Itaka Escolapios duela 5 urtetatik dago Mozambiken. Pemba hirian hain zuzen ere. Pemba gatazka armatutik urrin dagoen lurraldea da baina egoera horretatik ihes egiten duten errefuxiatuak hartzen ditu.
Jardueraren garapenarekin Mozambikeko eskolapioen presentzia ezagutzeaz gain, herrialdeko neska-mutikoek bizi dituzten eskola-errealitateen gaineko kontzientzia hartzea eta gatazka armatuari eta Pemba hirian gauzatzen den harrera lanari buruzko sentsibilizazioa lor genezake. Gainera, errealitate honen eta beste gatazka-errealitate batzuen aurrean begirada zabaltzera gonbidatuko ditugu gazteak eta errealitate hauen aldaketa faboratzeko ekintza konkretuekiko konpromiso aktiboa sustatuko dugu.
Jarduerak Sentitu-Imajinatu-Aldatu eskema jarraitzen du, ikasleek Bakearen eta Giza Eskubideen balioak barneratzeko eta horiek beraien inguruan praktikan jartzeko beharraz ohartzeko.
PROPOSUTAKO JARDUERA
Lotutako Giza Baliabideak
1. art. Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.
3. art. Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea.
5. art. Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere.
14 1. art. Jazarpenik jasanez gero, pertsona orok du edozein herrialdetan babesa bilatu eta izateko eskubidea.
25 1. art. Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, mediku sorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere.
Mozambiken eskolapioen presentzia nolakoa izan den eta den, egun herrialdean bizi den egoera eta Pemban gauzatzen diren harrera kanpainak ikusita, eskema hau jarraituko duen jarduera planteatuko dugu: Sentitu-Imajinatu-Aldatu. Dinamika honi esker balioa barneratuko dugu eta gure ingurunean praktikan jartzeko beharraz ohartuko gara.
SENTITU: Mozambike ezagutzen (20 min)
Jardueraren lehen zati honetan, GENIALLY hau aurkeztuko diegu ikasleei:
GENIALLY: ingelesa, frantsesa eta gaztelania.
Bertan dokumentu honetan ageri den informazio guztia dugu gazteentzako modu entretenigarri eta ikusgarrian. Horrela, herrialdearen testuinguru osoa ezagutu ahal izango dute beraiek bere kabuz jarduera egiten hasi aurretikIMAJINATU: Gure harrera-afixak sortzen
Orain da ikasleen sormena lantzeko unea aldaketaren alde lan egiten hasiz. Gaur egun Mozambiken gertatzen den moduan, beren etxeetatik ihes egin eta beste toki batean errefuxiatu beharra duen jendearen egoerak harrera hori nola faboratu plantearazten digu. Hori dela eta, jarduera honetan oinarritzen da:
Imajinatu une honetan, Pemban zaudetela eta herrialdeko gatazka desberdinetatik ihesi, egunero errefuxiatuak iristen direla. Taldeka, desplazatutako pertsona horiek hartzeko mezu egoki bat eta afixa bat egitera gonbidatzen zaituztegu.
Jarduera honek mezu bat pentsatzearen aspektu soziala eta bihotzbera biltzen ditu, gure burmuinarekin eta bihotzarekin lan eginez Pembara iristen diren errefuxiatuen errealitatea besarkatzeko hitz egokiak aukeratzeko. Gainera, ikasleen sormen artistikoa lantzen da afixa nahi duten bezala apaindu dezaketelako.
ALDATU: Aldatu mundua zure bake-mezuarekin
Jardueraren amaieran, afixak egin ondoren, ikasleak ERREALITATEA BISTARATZERA gonbidatuko ditugu, bai ezagutu dugun Mozambikeko testuinguruan, zein borrokatzea pena merezi duen beste edozein kausa azalduz. Mozambiken egun bizi den egoeraren eta bertako eskolapioen irudiak edo/eta berriak sare sozialetan hedatzera gonbidatuko ditugu, baita aurreko atalean prestatu dituzten bake-mezuak ere. Aspektu hau garrantzitsua da: garbi utzi behar diegu, garrantzi gutxiko zerbait dirudien arren, ikusgarritasunak aldaketa dakarrela. Eduki hau sare sozialetan partekatzeko hashtag hauek erabili: #TúEresElCambio / #ItakaEscolapios.
Gainera, errealitate hau ikusgarri egitera bultzatuko ditugu, gainontzeko ikasleek testuinguru hau ezagutzeko: afixak ekitaldi nagusi batean aurkeztuz, eskolako galeriaren batean zintzilikatuz, etab. Zeu zara aldaketa!
Bake keinua / Ekintza nagusia:
Ekitaldi nagusian (gauzatzekotan) ikasleek ikusi duten Mozambikeko errealitatea bistaratzen duten afixak aurkeztuko dituzte, harrera-mezua beste ikasleek jarraitzeko adibide bihurtuz.
Iturriak:
https://www.msf.mx/article/mozambique-cinco-cosas-que-debes-saber-sobre-el-conflicto-en-cabo-delgado
https://eacnur.org/blog/crisis-en-mozambique-la-triple-amenaza-tc_alt45664n_o_pstn_o_pst/
https://www.escolapiosemaus.org/situacion-en-mozambique-wanjheriha/
https://www.escolapiosemaus.org/?s=mozambique
Jarduera hau 2022ko Bakearen Kanpainaren esparruan proposatzen da: ZEU ZARA ALDAKETA