Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Elikagai-galeraren aurka borrokan Sukalekin batera

Data: 2023(e)ko Azaroak 17

Arloak:
- Enfoque global-local
- Lucha contra la exclusión
- Sostenibilidad

Adina:

    - 10-12 urte

Helburuak :

Ikaskuntzaren helburuak

  1. Elkarbizitza hobetzeko legeen antolaketa eta esanahia ezagutu eta herritarren erantzunak hauen eraginkortasunerako duen garrantzia aztertzea.
  2. Bizi-ohitura osasungarriak identifikatzea eta baloratzea (Batez ere elikadura orekatu eta osatuaren onurak).
  3. Giza jardueraren ingurumen-inpaktua eta sortutako arazoen zati bat ohitura onen eta jarrera arduratsuen bidez nola konpondu jakitea.
  4. Gailu eta baliabide digitalak modu eraginkorrean, seguruan eta efizientean erabiltzea arazo ekosozial bat konpontzeko.
  5. Hainbat komunikazio-estrategia erabiltzea hausnarketak, kezkak eta proposamenak helarazteko.

Zerbitzuaren helburuak:

  1. Gizarte-justiziaren eta guztien ongiaren bilaketan enpatia, errespetua eta jarrera proaktiboak garatzen laguntzen duten gizarte-desberdintasuneko egoerak ezagutzea.
  2. Hezkuntza-komunitateko eragileak, elikagaien galera murrizteko jarreren garrantziaz kontzientziatzea.
  3. Kolektibo ahulen oinarrizko beharrak asetzea bilatzen duten proiektuetan lan egiten duten Itaka-Escolapios bezalako gizarte-erakundeen lana ezagutzea, babestea eta zabaltzea.
  4. Familiak ikastetxeko proposamen irekietan integratzea, ikasleen ikaskuntza errazteko.

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

Hezkuntza Itun Globala lortzeko Elizak eta Frantzisko Aita Santuak proposatzen diguten konpromisoetako bat ekonomia eta politika berritzea da (6. zk.). Horregatik, gure ikasleekin honi buruz hausnartzeko beharra baloratu dugu.

Ikasgelan garatu beharreko IeZ(Ikaskuntza eta zerbitzu) proiektu bat proposatzen da, gure Itaka-Escolapios tripulazioko Sukal-en eskutik. Horretarako, 7 jarduera diseinatu dira eta bi hilabetetan zehar egitea gomendatzen dugu, ahal bada, honako kronograma hau jarraitzea komeni da.

1 ASTEA
  • 1. jarduera. Proiektuaren aurkezpena
  • 2. Jarduera, Ikerketa
2 ASTEA
  • 2. Jarduera Ikerketa
  • 3. Jarduera  Adituaren bisita
3 ASTEA
  • 4. jarduera. Landa-lana
  • 5. jarduera, Zertan lagundu dezakegu?
4 ASTEA
  • 6. jarduera. Kontatuko dizugu.
 5, 6 ETA 7 ASTEA
  • Zerbitzuaren garapena (Bat, bi, hiru aste, …; klase bakoitzak zehaztuko du denbora hori, egin beharreko zerbitzuaren eta antolaketaren arabera)
8 ASTEA
  • 7. jarduera. Adostutako zerbitzua aurrera eraman + Proiektuaren ebaluazioa.

 

Funtsezkoa da kontuan hartzea proiektu hau garatzen den bitartean ez dela ikasgelako saio osoa erabili behar aurrera eramateko, astean ordu batzuk baino ez baitira beharko. Ikastetxe bakoitzean erabakiko dira saioak, inplikatutako ikasgaien programazioaren arabera.

Proposatutako jarduera guztien deskribapena 1 eranskinean. “APS_actividades 10-12”-n dago

OHAR GARRANTZITSUA: Ikasgelan IeZ metodologia aurrera eramateko zailtasunak edukiko bazenitu, proposamena erraztu daiteke gutxienez,  Itaka-Escolapios-en jantoki proiektuak aurkeztu eta 5. eta 6. jarduerak gauzatuz edo  gure proiektuekin lotura duen beste jardueraren bat eginez. (pdf-ra lotura)