Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko ekintzaileak

Data: 2021(e)ko Abenduak 30

Arloak:
Bakea

Adina:

  • 12-14
  • 14-16

Helburuak :

  • Komunitate-ekintza txikiak eraldatzaileak direla eta errealitatea eta mundua aldatzeko gai direla bistaratzea.
  • Hiritarren gatazka beliko baten aurrean duten erantzuna aztertzea, ikerketaren bitartez eta bakea kontuan hartuz.
  • Auzoko errealitatearen aurrean begirada irekita edukitzeko grina sustatzea ikasleengan.
Adjuntos:

Valoración:

(1 votos, promedio:
Loading...

Calasanz-ek zioen: “Saiatu etxean bakea eta elkartasuna mantentzeko moduko jarrera edukitzen"


Eskola orduetan eskolan egiteko jarduera: 50 minutu


Beharrezko materiala:

      • Ordenagailuak/tableta/mugikorra
      • Prezi programan sartzeko Internet-konexioa edo deskargatu/inprimatu ERANSKINAK.
Bake-misioa eta Giza Eskubideak - testuingurua AUZOA

12 eta 15 urte bitarteko adin taldearentzat planteatutako jardueran gertuen dugun testuinguruaren gainean lan egingo dugu: gure herria, hiria... hots "auzoa".

Hurrengo 50 minutuetan testuinguru desberdinetara gerturatuko gara: baliabideen arabera pertsonen edo/eta kolektiboek egindako keinu txikiak, mobilizazioak, izan ere, hiritarrak, gu bezala denboraren eta testuinguru desberdinen menpe baitaude.

Jarduerak irauten duen denboran zehar ibilbide sinboliko bat egitea proposatzen dizuegu.

Bidaiari ekiteko hiritarrek munduan egindako ekintza desberdinetara gerturatuko gara (SENTITU), gure auzoarekin, herriarekin edo hiriarekin izango dugun konpromiso pertsonala bilatzen laguntzeko. Ondoren geure testuinguruaren gainean pentsatuko dugu: inguratzen gaituen mundua hobea izateko imajinatzen duguna (IMAJINATU), toki inklusiboagoa, biolentzia gutxiagokoa eta bake gehiagokoa. Eta azkenik, tokiko errealitatean eragina edo hura aldatu dezaketen banako edo taldeko ekintzak planteatuko ditugu (ALDATU)


PROPOSUTAKO JARDUERA

 Lotutako Giza Ezkubideak

 3. art. Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea.

5. art. Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere.

20. art. Nornahik du bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea. 

JARDUERA:

HASI AURRETIK: Lehenengo zati honetan 4 eta 6 pertsona arteko lan-taldeak sortuko dituzte ikasleek. Ikasgelan PREZI edo deskargatutako fitxak proiektatuko ditugu eta herrialde desberdinak eta bertako bake-esperientziak aztertuko ditugu ikasle guztiekin batera. Posible da baita ere talde bakoitzari tablet edo ordenagailu bat ematea lehen atal honetako ikaskuntza beraiek esleitu ahal izateko  

SENTITU (10 min):

Jende xumeak gauzatutako bake ekintza xumeak ezagutaraziko dizkiegu, gu bezalako pertsonak, mundua leku hobeago bat, bake-toki bat bihurtzeko grina duten pertsonak, alegia. PREZI programarako esteka: https://prezi.com/p/dgxrv5igkmni/mapa-mundi/

Denbora gehiago izanez gero informazioaren bilaketa areagotu daiteke fitxa bakoitzean dauden esteken bidez.

 

IMAJINATU (15 min) :

Dagoeneko ezagutu dugu nola jende txikiak aldaketa handiak egin ditzaken bere testuinguruan. Orain, zure txanda da! Gure "auzotik" gustatzen ez zaizkigun gauzen zerrenda bat egitea proposatzen dizuegu: gatazkak sortzen dituztela uste dugun gauzak, hobetu daitekeena, deserosoak diren aspektuak, norbaiti sufriaraztea... 5 minutu hartuko ditugu zerrenda egiteko. Jarraian "makilatxo magiko bat" izango balute, gauzak nola izatea gustatuko litzaieken imajinatzea eskatuko diegu. Ozen partekatuko ditugu proposamenak libreki aspektu aipagarrienak eta errepikatuenak azpimarratuz. (10 min) Konklusioa: Zoritxarrez ez dugu makilatxo magikorik, baina badugu mundua eraldatzeko tresna bat, GU ETA GU GEU!

ALDATU (25 min):Zu zara aldaketa!

Orain talde txikietara bueltatuz beraien eskura dauden ekintzak diseinatzea eskatuko diegu inguruko edo auzoko aspekturen bat aldatzeko edo eragina izateko. Garrantzitsua! Proposatzen diren ekintzak ez dute zertan Bakearen eta Indarkeriaren aurkako egunerako izan behar, ikasturte osoan zehar gauzatu daitezke, edozein unetan, bakea egunero eraikitzen delako.

Ekintza horiek prestatzea eta taldean aurkeztuko dituzte. Eskema hau jarrai dezakete:

      • Zer egingo dugu?: zein ekintza mota garatuko den zehaztu.
      • Noiz?: data adieraziko dugu
      • Norentzat egingo dugu?: pentsatu zein pertsona deituko edo animatuko diren ekintzan parte hartzera.
      • Zein helbururekin?: ekintza honetan biltzen gaituen arrazoia zehaztu, garrantzitsua da deialdian jakinaraztea eta.
      • Zer behar dugu?: zehaztu materialak, eginbeharren banaketa eta gauza bakoitza nork egingo duen.
Irakasleentzako ideia batzuk: 
      • Ikastetxeko artzain-koordinazioarekin edo gizarte ekintzarekin kontaktuan jarri kanpaina, ekintza edo mobilizazioren bat departamentuarekin batera antolatzeko.
      • Ziberaktibismoa gauzatzea
      • Bakearen aldeko kontzentrazio baketsua egitea ikastetxeko ate aurrean.
      • Erakunde publikoren bati idatzi talde edo auzoko egoeraren bat salatzeko.
      • Gertuen duzun elkartearekin harremanetan jarri zuen auzoa edo testuingurua hobeto ezagutzeko.
      • Egin diru-bilketa kanpaina bat auzoko helburu sozial batera bideratzeko.
      • Antolatu zineforuma maila txikientzat edo Calasanz Mugimenduarentzat indarkeria ezaren beharra lantzen duen gai sozial edo politikoren bat lantzeko asmoarekin.
      • Ospatu bakearen eguna irribarreak edo paper batean animo hitzak idatziz "besarkadak" oparituz mundu guztiari atsedenaldian.

Jarduera hau 2022ko Bakearen Kanpainaren esparruan proposatzen da: ZEU ZARA ALDAKETA