Itaka Escolapios Itaka Escolapios

Konektatu, baina… zertarako?

Data: 2022(e)ko Azaroak 21

Arloak:
Hezkuntzarako eskubidea
Ikuspegi globala-lokala
Bazterkeriaren aurkako borroka

Adina:

  • 12-14
  • 14-16

Helburuak :

  • Internet oraindik oso eskuragarria ez den lekuetako neska, mutil eta gazteen analfabetismo digital eta teknologikoaz hausnartu, eta ikusarazi besteen ahaleginekin bat egitearen garrantzia errealitatearen ezagutzaren bidez eta fisikoki urrun dauden testuinguruekiko enpatia garatuz.
  • Gure esku dauden IKT eta/edo sare sozialetako baliabideen erabilera kritikoa, eraikitzailea, etikoa eta eraginkorra balioztatzea.
  • "Ahots bat, milioi bat aldaketa" kanpainan aktiboki parte hartzea, Itaka-Escolapios-en proiektu batzuen errealitatea hezkuntza komunitatera hurbilduz.
Adjuntos:

Valoración:

(Ninguna valoración todavía)
Loading...

SENTITU: Ezagutu ulertzeko.

Javier Fésserren ONGI ETORRI fil laburretik abiatuta, sentiarazi diguna, ulertzen eta baloratzen duguna partekatuko dugu.

Zer iradokitzen dizu film-laburrak? Asanblada batean edo taldeka, film laburren mezuaren inguruan hausnartu, eta azkenean talde osoak ondorioak aterako ditu. Arbelean idatziko dira ikaskuntza bideratzen laguntzen diguten ideia nagusiak eta proposatutako zereginak.

Eranskin bat ematen da film laburrari buruzko gogoeta egiteko ideiak (1. eranskina).

JAVIER FÉSSER-EN FILM LABURPURA (2015). . BIENVENIDOS: https://www.youtube.com/watch?v=JS6d80lQVTk

IMAJINATU. IKTen erabilera ona

Aprobetxa dezagun munduko beste toki batzuekin KONEKTATZEKO. Itaka-Escolapios-en sustatutako beste lan eskolapio batzuekin, Senegal, Cocapata edo Atambuako landa barnetegiekin esaterako. Barnetegien bizitza nolakoa den ikertu dezakegu proiektu horietako bakoitzaren fitxen laguntzarekin (barnetegien eranskinak), eta baita Itaka-Escolapios webgunea bezalako esteka batzuekin (www.itakaescolapios.org), edo eskolapioen beste webgune batzuekin.

Ikasleei proposatuko diegu gure barnetegietan bizi diren mutil, neska eta gazteen bizitzaren inguruan dokumentatzea eta nolakoa den imajinatzea, eta zer gauza  izan ditzakegun komunean (batez ere, eskolapioen “esentzia”).

ALDATU. Konektatzen…

Gure esku dago, Interneti eta ikasi berri dugun informazioari esker, gure hezkuntza komunitatea (beste ikastaro batzuk, irakasleak, familiak...) Itaka-Escolapios-en proiektuekin konektatzen laguntzea.

Hori dela eta, sentsibilizazio kanpaina bat garatzea proposatzen da Atambua, Cocapata eta Senegaleko barnetegiak gure hezkuntza komunitatean ezagutzera emateko.

 

Jarduera hau 2022-23 Elkartasun Kanpainaren esparruan proposatzen da