Kulturartekotasuna
Gizarte berean, zenbait kulturatako pertsonak eta taldeak bizi dira. Kulturartekotasuna haien arteko bizikidetza hutsetik harago doa. Kulturartekotasuna benetakoa izan dadin, pertsona edo talde horiek berdintasunezko harreman horizontala eduki behar dute euren artean, eta elkarren arteko menpetasuna dutela onartu behar dute. Kulturarteko elkarbizitza erdiesteko, elkarrekiko ikaskuntzarako ahalegina egin behar da, testuingurua bera berdintasunezkoa zein tolerantea izan behar da, elkarbizitzarako arau sozial bateratuak ezarri behar dira eta gatazkak konpontzeko mekanismoak eduki behar dira. Izan ere, elkarbizitzak ez du esan nahi gatazkarik egongo ez denik, gatazkak norberaren gain hartzeko eta eraldatzeko tresnak eduki behar direla baizik.
Busqueda Avanzada
Últimos recursos Kulturartekotasuna
Barnetegiko komikia
Objetivos:
- Beste haurren errealitateaz jabetu.
- Ezagutu hezkuntza sustatzen duten proiektuak.
- Gure ideiak modu grafikoan islatzea.
- Mundua aldatzeko gure proposamenak beste batzuekin partekatzea
Eta Asraman biziko banintz?
Objetivos:
- Beste haurren errealitateaz jabetu.
- Ezagutu hezkuntza sustatzen duten proiektuak.
Ikusten dut-Pentsatzen dut- Nire Bururari Galdetzen diot
Objetivos:
- Bestelako eskolapioen presentzien errealitatea ezagutzea.
- Mundu osoko Calasanz Mugimenduko pertsonen arteko elkarrizketarako gune bat sortzea.
Migrazioa, eztabaidan
Objetivos:
- Itaka-Escolapios sarearen hezkuntza, pastoral eta eraldatze lana ezagutu eta sustatzea, bere egitekoaren ardura bere gain hartzeko eta bere bideragarritasuna ahalbidetzen duen ohiko gastua estaltzen laguntzeko.
- Eskolapioen ikastetxeen izaera eraldatzailea nabarmendu, berrikusi eta sustatu, EDUCA eskainiz, gizarte-eraldaketarako hezkuntza-zentroen laguntza-sare eta konexio gisa.
- Proposatutako kanpaina aurrera eramaten duten zentroetako 8 eta 11 urte bitarteko haurrak sentsibilizatzen laguntzeak, zentro eskolapioago eta eraldatzaileago izateko aurrera pausoak ematen ditzake, denontzako bizitza duin bat eraikitzeko xedearekin belaunaldi gazteak entzutera gonbidatzen duen Hezkuntza Itun Globalaren proposamenaren ildotik.
- Proiektu eta misio hauen ulermen erraztea, boluntariotza bizimodu gisa aurkeztuz.
- Pertsona guztiei harrera egitearen garrantzia aurkeztea eta azaltzea, desberdintasunak gutxituz eta antzekotasunak goratuz.
Hartu hitza
Objetivos:
- Itaka-Escolapios sareak lagundutako Barquisimeto, (Venezuela) proiektuaren lan hezitzaile, pastoral eta eraldatzailea ezagutzea eta sustatzea, guk ere euren eginkizunaren ardura hartzeko eta bideragarritasuna ahalbidetzen duen gastu arrunta estaltzen laguntzeko.
- Eskolapioen ikastetxeen izaera eraldatzailea nabarmendu, berrikusi eta sustatu, EDUCA eskainiz, gizarte-eraldaketarako hezkuntza-zentroen laguntza-sare eta konexio gisa.
- Proposatutako kanpaina aurrera eramaten duten zentroetako 3 eta 12 urte bitarteko haurrak sentsibilizatzen laguntzeak, zentro eskolapioago eta eraldatzaileago izateko aurrera pausoak ematen ditzake, denontzako bizitza duin bat eraikitzeko xedearekin belaunaldi gazteak entzutera gonbidatzen duen Hezkuntza Itun Globalaren proposamenaren ildotik.
- Proiektu eta misio hauen ulermen erraztea, boluntariotza bizimodu gisa aurkeztuz.
- Pertsona guztiei harrera egitearen garrantzia aurkeztea eta azaltzea, desberdintasunak gutxituz eta antzekotasunak goratuz.