Kulturartekotasuna
Gizarte berean, zenbait kulturatako pertsonak eta taldeak bizi dira. Kulturartekotasuna haien arteko bizikidetza hutsetik harago doa. Kulturartekotasuna benetakoa izan dadin, pertsona edo talde horiek berdintasunezko harreman horizontala eduki behar dute euren artean, eta elkarren arteko menpetasuna dutela onartu behar dute. Kulturarteko elkarbizitza erdiesteko, elkarrekiko ikaskuntzarako ahalegina egin behar da, testuingurua bera berdintasunezkoa zein tolerantea izan behar da, elkarbizitzarako arau sozial bateratuak ezarri behar dira eta gatazkak konpontzeko mekanismoak eduki behar dira. Izan ere, elkarbizitzak ez du esan nahi gatazkarik egongo ez denik, gatazkak norberaren gain hartzeko eta eraldatzeko tresnak eduki behar direla baizik.
Busqueda Avanzada
Últimos recursos Kulturartekotasuna
3,2,1 elkartasun metafora
Objetivos:
- Elkartasunaren kontzeptuari buruz hausnartzea.
- Enpatia eta elkartasunaren arteko erlazioa lantzea.
- Inguruan aldaketak egiteko proposamenak egitea.
- Beharrezkoa den aldaketan dugun erantzukizunaz jakitun izatea.
Lankidetza-koadroak
Objetivos:
- Taldeetako lankidetza-mekanismoez hausnartzea.
- Ulertzea elkarlanak irtenbideak aurkitzen laguntzen duela.
- Ulertzea lehian aritzeak edo elkarlanean ez aritzeak irtenbideak aurkitzeko aukera atzeratzen edo saihesten duela.
Bereizten gaituena baino gehiago batzen gaitu
Objetivos:
Aurreiritzien eta etiketa sozialen aurka lan egitea, gizarte aniztasunaren ikuspegi eraikitzaile bat sortzea eta desberdin direnekiko joera pertsonal negatiboak ezabatzea.
Dena asmatuta dago
Objetivos:
- Beste herrialdeetako pertsona eta ekarpenetara gerturatzea.
- Beste herrialdeei buruzko estereotipo negatiboekin amaitzea eta ekarpenak bilatzea.
- Ohartzea mundu globalizatu eta kulturarteko batean bizi garela, non edonork lagundu dezakeen aurreiritziak alde batera utzita.
Día Internacional de los Derechos Humanos 2020
Objetivos: Trabajar los Derechos Humanos a través de la Declaración Universal de los Derechos Humanos



