Busqueda Avanzada
Últimos recursos
Dena asmatuta dago
Objetivos:
- Beste herrialdeetako pertsona eta ekarpenetara gerturatzea.
- Beste herrialdeei buruzko estereotipo negatiboekin amaitzea eta ekarpenak bilatzea.
- Ohartzea mundu globalizatu eta kulturarteko batean bizi garela, non edonork lagundu dezakeen aurreiritziak alde batera utzita.
IMAJINATU. Nola sentitzen da natura?
Objetivos:
- Bestearen lekuan jartzeko gai izatea.
- Ingurunea zaintzeak duen garrantzia ezagutzea.
- Alternatiba jasangarriak proposatzea.
- Artearen espresio-dimentsioa ezagutu eta lantzea
Zer aldatu da? (Konparatu eta egiaztatu):
Objetivos:
- Gizakiaren jardunak naturan duen eragina baloratzea.
- Emandako bi irudien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aurkitzea.
- Euren ideiak adieraztea.
- Ingurunea zaintzeak duen garrantzia ezagutzea.
- Taldean lan egiten ikastea, modu aktiboan entzuteko eta adostasunetara heltzeko gaitasuna landuz.
Hondar-aleak batuz
Objetivos:
- Ikasleek klimaren aldeko ekintza zuzenak antola ditzaten sustatzea.
- Ekintza txikiak elkartuz gauza esanguratsuak egin daitezkeela ikusaraztea.
Hiria energiarik gabe
Objetivos:
- Gehienbat hirietan energiarekiko daukagun mendekotasuna aztertzea.
- Egunero behargabeki xahutzen dugun energia kantitatearen inguruko azterketa bat egitea.
- Energia kantitate murriztu bat izatekotan, edukiko genituzkeen lehentasunen inguruan hausnartzea.
- Ingurunearekin lotutako gatazkak konpontzeko parte-hartze sozialak duen garrantzia ezagutzea eta gaitasun sozialak trebatzen laguntzea.



