Garapen jasangarria
Garapen jasangarria oraingo belaunaldien premiei etorkizuneko belaunaldiek euren premiak estaltzeko daukaten gaitasunari kalte egin gabe aurre egiten dien garapena da. Jasangarritasuna epe luzerako xedea den arren, oso kontuan hartu behar dugu behar besteko prozesuak eta baliabideak sortzen joan behar garela, bizi-kalitate hobearen bila ingurumena, gizartea, kultura eta ekonomia orekatzen dituzten ereduak ezarri ahal izateko.
Busqueda Avanzada
Últimos recursos Garapen jasangarria
IMAJINATU. Nola sentitzen da natura?
Objetivos:
- Bestearen lekuan jartzeko gai izatea.
- Ingurunea zaintzeak duen garrantzia ezagutzea.
- Alternatiba jasangarriak proposatzea.
- Artearen espresio-dimentsioa ezagutu eta lantzea
Zer aldatu da? (Konparatu eta egiaztatu):
Objetivos:
- Gizakiaren jardunak naturan duen eragina baloratzea.
- Emandako bi irudien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aurkitzea.
- Euren ideiak adieraztea.
- Ingurunea zaintzeak duen garrantzia ezagutzea.
- Taldean lan egiten ikastea, modu aktiboan entzuteko eta adostasunetara heltzeko gaitasuna landuz.
Hondar-aleak batuz
Objetivos:
- Ikasleek klimaren aldeko ekintza zuzenak antola ditzaten sustatzea.
- Ekintza txikiak elkartuz gauza esanguratsuak egin daitezkeela ikusaraztea.
Hiria energiarik gabe
Objetivos:
- Gehienbat hirietan energiarekiko daukagun mendekotasuna aztertzea.
- Egunero behargabeki xahutzen dugun energia kantitatearen inguruko azterketa bat egitea.
- Energia kantitate murriztu bat izatekotan, edukiko genituzkeen lehentasunen inguruan hausnartzea.
- Ingurunearekin lotutako gatazkak konpontzeko parte-hartze sozialak duen garrantzia ezagutzea eta gaitasun sozialak trebatzen laguntzea.
Zertarako behar ditut oinak?
Objetivos:
- Ikastetxera joateko dauden garraiobide desberdinak aztertzea.
- Ikastetxean ibilgailu pribatuaren erabilera aztertzea.
- Ibilgailu pribatuan oinarritutako mugikortasunak dituen kalteak aztertzea, batez ere CO2-a isurtzeari dagokionez.
- Hezkuntza komunitatearen mugikortasuna hobetzeko alternatiba bideragarriak proposatzea, bide jasangarriagoak bilatuz.