Elkartasuna helburu
“25 URTE SUSTRAIAK ZABALTZEN”
Itaka-Escolapios-en sorreratik, munduko hainbat lekutan misio eskolapioa bultzatzeko lan egin izan dugu. 2025-2026 ikasturte honetan dugun “25 urte sustraiak zabalduz” kanpainan, bildutako diruari esker, hainbat herrialdetan hezkuntza eta gizarte proiektuak mantendu eta daudenak zabaldu ahal izango dira, pertsona askori bizitza eraldatzeko aukera emanez.
Bildutakoak lagunduko du Eskolapioek hezkuntza formalaren eta ez-formalaren bidez itxaropenezko bideak eraikitzen jarraitzen duten sareko herrialdeetan eusten ditugun proiektuetan. Zure laguntzarekin, kalitatezko hezkuntza, gizarte eta hezkuntza arreta, eskola jangelak, garapen iraunkorreko programak eta kolektibo ahulenei laguntza eskaintzen jarraituko dugu, haurrengandik hasi, eta gazteak, eta adinekoetara iritsi arte.
Zure laguntzarekin, etorkizun hobea, bidezkoagoa eta solidarioagoa sortzen laguntzen ari zara. “25 urte sustraiak zabaltzen” ekimenak elkarrekin ibiltzera gonbidatzen gaitu, hezkuntza aldaketarako eta justizia sozialerako oinarri izango den mundu baterantz.
MILA ESKER!

