Kartelak eta girotzea
Logo guztiak pdf formatuan, Hemen.
Logoaren eta kartelaren tipografia. Hemen.
Pertsonaiak
PERTSONAIA KOLOREAN | KOLOREZTATZEKO PERTSONAIA | |
Bizitza osoan irakasten eta ikasten. Hezitzaile gisa izandako esperientzia luzea duenez, arreta handiz entzuten dugu kontatzen diguna. Zein izan da Dorotearen azken erronka? Doroteak geure eta geure ingurukoen bizitza hobetuko duen hezkuntza eraldatzailearen garrantziaz konbentzitu nahi gaitu. | DOROTEA | DOROTEA |
Hezkuntza unibertsalerako eskubidearen sustatzailea, espedizioaren buru da, bai eta bertan gertatzen den guztiaren arduradun nagusia ere. Bere nahia: planetako bazter guztiak “Fedez eta Hezkuntzaz” betetzea. | CALASANZ | |
Elykia gaztea eta Esengo txikitxoa Kongoko Errepublika Demokratikoan jaio dira eta beren herrialdean barrena dabiltza beren historia kontatzen eta nesken eta emakumeen eskubideak defendatzen. | ELIKIA – ESENGO | ELIKIA – ESENGO |
Afrikako neskatxa honek mapak ulertzeko gaitasuna du eta primeran orientatzen da. Eskolapioen errealitatea oso ondo ezagutzen du eta horri esker, baztertuta dauden pertsonen alde lan egiten hasi da. | MARINE | MARINE |
Hego Amerikako neska hau espedizioko mekanikaria eta “eskutsua” da. Zaletasun bat du: mota guztietako mekanismoak muntatzea, desmuntatzea eta konpontzea. Badaki lanarekin eta ikerketarekin dena konpon daitekeela. Arazo handi eta txikiei konponbide zehatzak bilatzen daki. | JIWA | JIWA |
Europako mutikoa, espedizioko kideen artean nagusiena. Elkartasun-kanpainak gustuko ditu, herrialde guztietako elikagaiekin lan egitea eta mota guztietako osagaiak probatzea maite duelako. Ezagutza horri esker, kultura asko ezagutzen ditu eta kulturen arteko bitartekari bihurtu da. Bere leloa: “gatza bota behar zaio bizitzari”. | SUKAL | SUKAL |
Erdialdeko Amerikako gure nerabea taldeko telegrafista da eta munduan gertatzen den guztia komunikatzeaz eta zabaltzeaz arduratzen da. Komunikatzeko gaitasun horri esker, bakearen aldeko bitartekari eta langile bikaina bihurtu da; izan ere, bere leloa hauxe da: “elkarrizketa kontua da dena”. | BLA | BLA |
Kamdako eskolatik gertu dagoen herri batean jaio zen, naturaz inguraturik. Horregatik maite ditu ingurumena eta garapen jasangarria. Lelo hau errepikatzen du beti: “berdea maite dut!”. | QUISAP | QUISAP |
Asiako haurra da eta primeran ezagutzen du Indonesia. «Atambuarekin bidean» kanpainatik ezagutzen dugu eta bere etxetik, sor daitekeen arrisku orori adi dago. Besteez arduratzen da, osasunari garrantzia emanez eta lagunei pandemia honen aurrean beren burua zaintzen irakatsiz beti. Berak dioen moduan: “Zaindu dezagun eta zaindu gaitezen”. | LOOK | LOOK |
Misioen kartelak PDF formatuan: