Itaka Escolapios Itaka Escolapios

2018-2019 Kongoko erritmoa

Itaka-Eskolapioen aurtengo elkartasun-kanpainan, ilusioz betetako erronka berriari aurre egingo diogu: gure begiradek eta ahaleginek Kongoko Errepublika Demokratikoa izango dute helburu. Herrialde hori Afrikako bihotzean dago kokatuta, eta kontinentearen indarraren, aberastasunaren zein ametsen adierazgarri onenetakoa da, arazo eta bidegabekeria larriak ere jasaten dituen arren.

Eskolapioek Kongoko Errepublika Demokratikoan duten misioa oso-oso testuinguru latzean garatzen da, bertako ezegonkortasun politikoa handia delako eta txirotasunean bizi diren biztanle gehienek gabezia larriak dituztelako oraindik. Horrexegatik ere bada hain garrantzitsua bertan garatzen den lana.

Dena dela, zorionez, Kongoko EDeko errealitatea ez da negatibotasun-irudi horretara mugatzen: herrialdeak ahalmen kultural eta giza ahalmen handiak dituenez, badauka etorkizun hobea lortzerik, eta, batez ere, hezkuntzaren laguntzaz eratu behar du hori.

Ikasturte honetako leloak dioenez, elkartasun-kanpainak ZURE ESKU (gure esku) jarriko ditu eskolapioen misioak Kongoko EDen dituen erronkak eta premiak, baita bertan gure proiektuetako benetako protagonistak diren hainbat eta hainbat neska-mutil eta gazteren ametsak ere.