Kanpaina hobeto ezagutu
2024-2025 KANPAINAREN HELBURUAK: “BIDEAK ZABALDUZ”
Urtero, Itaka-Escolapios presentzia dagoen leku guztietatik elkartasun kanpaina sustatzen eta aurrera eramaten laguntzen dugu.
Aurten, parte-hartzaile guztiak animatu nahi ditugu itxaropenerako bide berriak irekitzera gure munduan, gure herrietan, gure zentroetan, aldaketa sozial bat lortzeko benetako protagonista izan gaitezkeelako hezkuntzatik abiatuta. Calasanz-en eredua jarraituz, elkarlanean mundu bidezkoago eta gizatiarrago batera eramango gaituzten bideak zabaltzen jarraitzea dugu helburu.
Hain zuzen ere, aurten, “Bideak zabalduz” kanpainak helburu hauek ditu:
- Calasanz berrezagutzea, XVI. mendeko erromako gizartea eraldatzeko izan zuen hezkuntzarako bokazioari erreparatuz.
- Aurten diseinatutako jardueretan aurkezten diren Itaka-Escolapiosen proiektuen oinarri pastoral eta eraldatzailea sakonago ezagutzea.
- Munduko edozein lekutan misio eskolapioa bultzatzearen ardura hartzea, guztiontzako kalitatezko hezkuntza-proiektuak babestuz, boluntariotzatik zein ekonomikoki.
- Hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartze aktiboa sustatzea Ikaskuntza-Zerbitzuko (ApS) proiektuen bidez, tresna honekin Hezkuntza Itun Orokor berri bat eraikitzeko eliza-proposamena babestuz.
“BIDEAK ZABALDUZ” KANPAINAREN HELBURU SOLIDARIOA
Itaka-Escolapios sarea hasi zenetik, munduko leku askotan misio eskolapioa babesteko lan egin dugu. 2024-2025 ikasturte honetako Bideak Zabalduz kanpainan bildutako diruarekin hainbat herrialdetan hezkuntza- eta gizarte-proiektuen nondik norakoak mantendu eta zabaldu ahal izango dira, pertsona askoren bizitzan aldaketa bat izateko aukera eskainiz.
Bildutako diruak Bolivian, Kamerunen, Kuban, Espainian, Mozambiken eta Venezuelan ditugun proiektuei lagunduko diete, non eskolapioek hezkuntza formalaren eta ez-formalaren bidez itxaropen-bideak irekitzen jarraitzen duten. Zure laguntzarekin, kalitatezko hezkuntza, gizarte- eta hezkuntza-arreta, eskola-jangelak, garapen iraunkorreko programak eta kolektibo ahulenei (haurrak, gazteak, zaharrak…) laguntza eskaintzen jarraituko dugu.
Zure laguntzari esker, etorkizun hobe, bidezkoago eta solidarioagoa sortzen laguntzen ari gara. Bideak zabalduz kanpainak, elkarrekin ibiltzera gonbidatzen gaitu, hezkuntza, aldaketarako eta justizia sozialerako giltzarria izango den mundu baterantz.
Hemendik aurrera proiektu hauetara hurbildu zaitezke, jarduera bakoitzean proposatzen dugun lanaren bidez, edo bere fitxetan jasotako informazio guztia aztertuz:
- Fitxa: Teranga (Emaus)
- Fitxa: Atzoko eta gaurko irribarreak (Erdialdeko Amerika eta Karibe)
- Fitxa: Llum gizarte eta hezkuntza zentroa (Betania)
- Fitxa: Emakume heldu eta gazteen sustapen proiektua Kikonkan (Kongoko ED)