Kanpainaren metodologia
Ikasturte honetako elkartasun-kanpainak jolasa euren proposamenetan sartu nahi du berriro. Horretarako, gure proposamena da kanpaina abentura baten inguruan girotzea eta ikasleei esatea hainbat misio bete beharko dituztela Itaka-Eskolapioetako tripulatzaile bihurtzeko. Horrela, ikasten dutena esanguratsuago bihurtuko dugu eta bizitzen duten esperientzia atseginago. Halaber, errazagoa izango da ikasle txikienek kanpainan parte hartzen ari direla sentitzea. Hori proposamen bat besterik ez da, noski, ikastetxe bakoitzak beste inork baino hobeto ezagutzen baititu ikasleen beharrak eta egokiak diren jarduerak.
Proposatutako jarduerak pentsatuta daude gure kanpainetako eduki akademikoa eta hezkuntza eraldatzailea taldean lantzeko. Horrela, nahi duenak diziplinarteko proiektu gisa landu dezake gelan.
Proposatutako jarduerei erreparatzen badiezu, lau misio ikusiko dituzu. Horietako bakoitzean balio bat latzen da:
Ikastetxeetan indartu behar ditugun balioak aukeratu ditugu, Itaka-Eskolapioen proposamenarekin eta Frantzisko Aita Santuaren Nazioarteko Hezkuntza-itunarekin bat datozenak. Lau proposamen dauden arren, nahieran landu daitezke. Hala ere, Elkartasun Misioarekin hasi behar da beti. Gainerako guztiak lan daitezke edo batzuk bakarrik, bakoitzak aukeratutako ordenan.
Ikus dezakezun moduan, material asko dago. Nahieran erabili dezakezu ikasturtean zehar, egoki deritzozunaren arabera (adibidez: Hezkidetza Misioa, martxoak 8. Emakumearen Nazioarteko Eguna, etab.) Kanpainak urte osoa ere iraun dezake eta misioak banaka osatzen joan zaitezkete egokiak iruditzen zaizkizuen datetan.
Misioen hasiera ahalik eta gehien girotzea proposatzen dizuegu. Horretarako, jarduera hauek egin ditzakezue: antzerki txiki bat prestatu, eskola girotu… Halaber, Calasanzek eta Doroteak bisita bat egin dezakete eta misioak aurkeztu, Calasanzek gutunak bidal dakizkieke ikasleei laguntza eskatuz, etab.
Itaka-Eskolapioen kanpainak sustatzen dituen talderik ez dagoen eskoletan, koordinakunde bat sortzea gomendatzen dugu jarduerak antolatu eta egiteko, bai arlo formalean zein informalean.
Misio guztiek Sentitu-Irudikatu-Aldatu eskema jarraitzen dute modu inplizituan. Horrela, balio hori barneratu daiteke eta gure inguruan praktikara eraman.
Landu nahi dituzuen misioak osatzerakoan, parte-hartzaile bakoitzari tripulatzaile-ziurtagiri bat ematea proposatzen dizuegu. Ziurtagiria materialaren barruan dago.
Hemen proposatzen direnez gain beste jarduera batzuk egiten badituzue, eskertuko genizuke partekatuko bazenitu.
Horrela, sareak sortuko ditugu eta beste ikastetxeek ere jarduerok egiteko aukera izango dute. Bidali zure ekarpenak eta iruzkinak educa@itacaescolapios.org helbidera.
Eutsi goiari eta eskerrik asko parte-hartzaileei abentura honetan laguntza emateagatik!