Itaka Escolapios Itaka Escolapios

«Munduan, Nonbait…» gogoratuz

ESKERRIK ASKO!

Duela urtebete inguru “Munduan, nonbait…” lelopean, bide berri bat hasi genuen. Bidai hartan, komunitate eskolapio osoa gonbidatu genuen hezkuntzaren eta justiziaren bidez eraldaketa sozialean modu aktiboan parte hartzera. Itaka-Escolapios-etik, aurrerapauso handiak lortu ditugu, munduan, nonbait… guztiontzako errealitate hobea eraikitzen duten milaka pertsonen ahaleginari eta inplikazioari esker.

Gure lana, elkartasunez eta ilusioz, 16 herrialde baino gehiagotara iritsi da: Bolivia, Kamerun, Kuba, Espainia, Mozambike eta Venezuela besteak beste. Haurrek, nerabeek, gazteek, familiek, hezitzaileek eta boluntarioek modu aktiboan parte hartu dute ikaskuntza, elkartasun eta justizia sozialeko proiektuetan, euren errealitate hurbilenak aldatzea lortuz.

Zuen inplikazioari esker, kalitatezko hezkuntza, garapen iraunkorra eta ahulenei babesa ematen dieten proiektu eskolapioak mantendu eta indartu ahal izan ditugu. Elkarrekin ibili gara haurren eskubideen defentsan, ingurumena zaintzen eta gizarte justuago eta anaikorrago baten eraikuntzan.

Itaka-Escolapios-etik, aldaketa honetan parte hartu izana eskertu nahi dizugu, zure ahaleginengatik, guztiontzako izango diren itxaropen bideak irekitzeagatik eta hezkuntza eta elkartasuna oinarri duten mundu batera gerturatzeagatik. Eskerrik asko keinu, donazio eta proiektu bakoitzarengatik. Eskerrik asko gure misioan gurekin batera aurrera  egiteagatik. Eskerrik asko gugan sinesteagatik.

Eta beti bezala, kanpainaren emaitzak elkarbanatu nahi dizkizuegu, bakoitzaren pauso txikiei esker lortu dugun guztia ikus eta ospatu dezagun.

“Munduan, nonbait…” kanpainaren emaitzak